Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta
Bertsoa entzun |
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hilabetea pasa det
erdi txoratu bezala
ondo dakit Behobia
karrera haundia dala
trenean hurbildu naiz ta
hantxe utzi det txandala
lehenbiziko metroetan
ia ematen nun bala
baina pixkana moteldu
zait nere pauso makala
nekatua nago baina
segi behar nola hala (bis)
aurten egin nahiko nuke
nere marka pertsonala.
Lehenengo erdia egin det
iaz baino hobegoa
baina orain nere bihotzak
ia emate’u metxeroa
Gantxurizketa igotzen
kopetean ze beroa
ta Mirakruzen goraka
ia utzi det geroa
hogei kilometro dira
sekulako endredoa
txikitu egingo nuke
hura baitzegon eroa (bis)
aldapa hoik hemen jarri
zituen ingenieroa.
Arzak pasatu berri det
geratzen zait nahiko asti
bi kilometro luzeak
pixkat gehiago zehazki
bihotza taupa ta taupa
hankak nekatuta aski
Kursaalan ondoan nago
ia ematen det narrasti
ta Bulebarrean egin
dituzte hiru argazki
bi ordu t’erdi pasata
hortxe iritsi da Azpi (bis)
ez naiz lehendabizikoa
baino ez dago hain gaizki.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra