Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
Bertsoa entzun |
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran:
Adikto egin gera
ta ze ikuskizun
nik hiru baino gehio
ondo ezin erantzun
zuk beti hamar eta
segundutan entzun
ja uste det galderak
idazten dituzun. (bis)
A. Labaka:
Oihana ulertzen det
zuk ni mirestea
ta noski ulertzen det
daukazun eskea
gaur hala eduki det
hobe aurkeztea
goizez final bat eta
atsaldez bestea. (bis)
O. Iguaran:
Hainbeste brillo noiztik
daukazu buruan
urte askoz egon naiz
zure inguruan
guztiak asmatzea
ezin da munduan
guztiak erantzunda
hamar segunduan. (bis)
A. Labaka:
Hamar segundu hartuz
ni ez naiz edozein
noizbait fallatu nuen
esango dizut zein
hala pasa zitzaidan
ta zalantzak erein
zure adina gaizki
jarri nuela behin. (bis)
O. Iguaran:
Gazte kontserbatzen naiz
ta da enbarazu
hogei milagarren ni
hirugarrena zu
suertea ederki
joaten bazaizu
Getarira zurekin
eraman nazazu. (bis)
A. Labaka:
Elkanora joanda
biok bero-bero
plana egin dezagun
on da honezkero
horrela ordaintzea
baitet nik espero
txarrenak onenari
afari bat edo. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra