Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zorionak Beñat ta denei
baina oholtzaz harago
etxekoei besarkada
inoiz baino estuago.
Juanjo ta urretxuarrak
nere iraganeko faro.
Bertso-olariak eta
Irauliotarrak, bravo!
Irati eta Josune,
zuekin zorretan nago.
Ta nola ez zu, entzule,
ezin eskatu gehiago.
Nahiz ta gaur iritsi naizen
sekula baino gorago,
zorionez, hobetzeko
oraindik marjena dago. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra