Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arrosaren kantua [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Lore Jokoak (14. 1865. Sara) Idatzizkoa
Bertsolariak / Egileak
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Deskribapena

Izenburua
Arrosaren kantua
Dokumentuan jasotako izenburua
Arrosaren kantua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Arrosak eder baino jeloskorrago zelarik Ikusi zuen imortala aldean jarririk
Sinadura
Joanes Etcheto
Data
1865-00-00
Doinua (txt)
Kaila kantuz ogipetan,uztaril-agorriletan...
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Orrialdeak
216

Arrosaren kantua [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  Anton Abbadiaren koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Arrosak eder baino jeloskorrago zelarik
Ikusi zuen imortala aldean jarririk,
Eta hori bere etsaiarendako harturik,
Behatze bat egin zion bisaia borthizturik.

II
Inbidios horrek erran zioen bai goraki:
Nola ausarta haitake konparatzerat niri?
Zertan ahal duken beraz ni naizena iduri?
Diferenziarik ez deia gu baithan ageri?

III
Konsidera beraz ongi neure argitasuna,
Bai eta hire kolore bethi ilhuntasuna.
Zer! deithua naun komuzki loreen erregina,
Eta uste dun hirekin ez dukedan gaihena!

IV
Imortalak erran zion eztitasunarekin:
Ez dizut, ez, segur nahi konparatu zurekin.
Ezagutzen dizut beraz nik xoramendurekin
Zure argitze ederra eklat handiarekin.

V
Bainan edertasun xoragarri horrek ez duke
Neure jelosia segur pitzarazten batere.
Ontasun bat ez dukezu balios behin ere,
Nun ez den asantatua gisa bat edo bertze.

VI
Bada zur´edertasuna, goizetik arratsean,
Histua kausitzen duzu istantetik bertzean,
Loriatzen zare xarma zerutik duzunean,
Eta edertasun guti iraupen duenean.

VII
Bai, nahiz neure tretuak guti ederrak diren,
Segur ez dire beldur urtheen borthiztasunen.
Guti brilatzen dudana bethi dizut brilatzen,
Hortakotz ez dautzut beraz inbidia ekhartzen.

VIII
Ikusten dire fidelki, bi lore horietan,
Edertasuna eta berthutea mintzoetan,
Lehenak akhabantza du bai ephe laburretan,
Azkenak iraupena du denbora guzietan.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 216 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra