Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-03-23 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019)
Saioa
2019-03-23 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka bukaerako agurra

Deskribapena

Doinua
Maitasuna izan leike
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-03-23 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Ez da uste bezain zaila
zoriona aurkitzea
besteei pakea eman
zein norberak sentitzea.
Baldintza derrigorra da
orainean gelditzea
burua atzoan edo
geroan ez ipintzea.
Nahiz gertatu gozatzea
bezelaxe sufritzea
ondoan norbait sortzea
ondoan norbait hiltzea.
Nahiz gertatu gozatzea
bezelaxe sufritzea
bere poz eta bere min
ederra da bizitzea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra