Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa
Hasiera data
2019-01-18
Bukaera data
2019-03-23
Hedadura lekua
Nafarroa
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/nafarroako-bertsolari-txapelketa

Deskribapena

Oinarriak
>> Aurkezpena

Tuteratik Urdazubira, Iruritatik Lizarrara, Lesakatik Atarrabiara eta Etxarri Aranatzetik Iruñera, Nafarroaren berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide bat bertsoarena, euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan.

30 bertsolarik eman dute izena Nafarroako 44. Bertsolari Txapelketan, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Tuteran hasiko den ibilbidean. Martxoaren 23ra arte, zortzi saiotan ariko dira, beste horrenbeste herrietan, Nafarroako geografia anitzean barrena. Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko finalean itsasoratuko dira bide horretako urak. Bertsolariekin batera, zazpi epailetako taldeak, hamabost gai-jartzailek eta hamarnaka laguntzailek egingo dute posible egitasmoa.

Urteak joan urteak etorri, Nafarroako euskal kulturaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Baina ez da bat-bateko lorea. Txapelketa urtean zehar egiten den lan isilaren fruitu da, bertsolaritza transmititzeko alorrean egindako lan eskergaren ondorio zuzena. Bide horretan, aipatzekoa da Bertsolaritza Irakaskuntzan egitasmoa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Nafarroako Gobernuaren eta tokian tokiko udal eta mankomunitateen laguntzarekin antolatua, urtero 2.400 ikasle baino gehiagorengana iristen dena, eskola orduetan bertsogintza eta ahozkotasuna landu dezaten. Era berean, ezin ahaztu Bertso Eskolen sarea, herri eta auzoetako transmisiorako gune biziak biltzen dituena. Azkenik, aisialdiaren eremuan antolatutako egitasmoek osatzen dute transmisioaren alorra.

Txapelketa, beraz, bertsogintzaren eta euskararen aldeko lan horri bultzada emateko aukera ederra da. Nafarroako bertsolariei ikusgarritasuna emanez, bertsogintza sustatu eta gizartean ezagutarazteko aukera emango duen egitasmoa martxan da. Gozatu eta gozarazteko unea iritsi da.

>> Helburuak

Txapelketa, Nafarroan bertako bertsolaritza sustatzeko modu ezin hobea da. Haren bitartez, ondorengo helburuak erdietsi nahiko lituzke Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

- Zaletasuna dagoen tokietan bertsolaritza sustatzea, eta horren zaletasun handia ez dagoen inguruetan ezagutaraztea. Era berean, bertsogintzaz harago, euskarazko kultur eskaintza herrialde osora zabaltzeko aukera ematen du txapelketak.

- Nafarroako bertsolariei goi mailako plazak eskaini, eta ezagutzera eman. Txapelketak erakusleiho izan behar du herrialdeko bertsolarientzat. Urtero 200 bertso saio inguru egiten dira Nafarroan, baina horietako batzuetan ez dira Nafarroako bertsolariak izaten. Horiei protagonismoa ematea da helburua.

- Han eta hemen bertsolaritzaren alde lanean ari diren guztiak elkartzea. Txapelketan bakoitzak ahal duena ematen du, eta parte hartzen duten hamarnaka bat lagunen arteko elkarlana ezinbestekoa da urtean zehar gainerako egitasmoak aurrera eramateko. Txapelketak, beraz, Nafarroako bertsolaritzaren ekosistema elikatu eta saretzeko ardura du.

- Bertsolaritza Nafarroan prestigiozko adierazpide gisa egonkortzea, eta jarduera kultural gisara gizarte osoari ezagutaraztea, euskaldun zein erdaldunei.

>> Saioak

Urtarrilaren 18 eta 19an jokatutako bi aurre-kanporaketen ostean, hiru fase nagusi izango ditu 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak: final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.

Guztira, 30 parte hartzailek eman dute izena txapelketan, eta 24 izango dira Tuteran hasiko den ibilbidean izango direnak: urtarrileko aurre-kanporaketetan sei geratu ziren kanpoan. Saio horietan txapelketa batean sekula parte hartu gabeko sei bertsolari eta duela bi urteko txapelketako azken sei sailkatuak aritu ziren. Hamabi bertsolari guztira. Horietatik, Joana Zigandak, Xabat Illarregi, Endika Legarrak, Saats Karasatorrek, Diego Riañok eta Sahats Alemanek egin zuten aurrera.

Lau final-laurden izango ditu txapelketak, 24 bertsolarirekin. Hortik, 18 sailkatuko dira finalaurrekoetarako. Hiru izango dira guztira finalaurrekoak, eta hortik zortzi bertsolari pasako dira finalera. Martxoaren 23an jokatuko da hori, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Puntu gehien eskuratutako bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute, eta horietako batek jantziko du txapela.

>> Egin beharreko lanak

Final-laurdenak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Kartzelako lana:
Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian.
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

Finalaurrekoak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Kartzelako lana:
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.

Finala
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
Buruz burukoa (lehen bi sailkatuak pasako dira, puntu aldea edozein dela ere)
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean
Kartzelako lana:
Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Historia
1936koa jo daiteke historiako lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketa: urte hartan Txirritak jantzi zuen txapela Bertsolari Egunean, baina horren aurretik hiru kanporaketa jokatu ziren, horietako bat Elizondon. Juan Felix Iriarte “Berjinanto” nagusitu zen bertan, eta bera da, beraz, Nafarroako lehen txapelduna.

Gerrak eragindako etenaren ostean, 1960an berreskuratu zen txapelketa, Nafarroako Diputazioko Principe de Viana erakundearen eskutik. Sei edizio antolatu zituzten orduan, berriro eten arte.

1979an hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aro berria. 1980tik 2004era, gerra aurretik bezalaxe, Ipar Euskal Herriko bertsolariek ere hartu zuten parte bertan. 2011ra arte, urtero jokatu zen txapelketa. Ordutik, bi urtean behin ospatzen da, Bardoak taldekako txapelketarekin txandaka.

1936 Juan Felix Iriarte “Berjinanto”
1937-1959 ez zen jokatu
1960 Andres Narbarte “Xalto”
1961 Bautista Madariaga
1962 Migel Arozamena
1963 Migel Arozamena
1964 Andres Narbarte “Xalto”
1965 ez zen jokatu
1966 Migel Arozamena
1967-1978 ez zen jokatu
1979 Joxe Migel Argiñarena
1980 Mixel Aire “Xalbador II”
1981 Jean Pier Mendiburu
1982 Joxe Migel Argiñarena
1983 Txomin Ezponda
1984 Jean Pier Mendiburu
1985 Mixel Aire “Xalbador II”
1986 Joxe Fermin Argiñarena
1987 Ernest Alkhat
1988 Mixel Aire “Xalbador II”
1989 Ernest Alkhat
1990 Manolo Arozena, Eusebio Fagoaga, Antonio Olano, Joxe Fermin Argiñarena (taldekakoa)
1991 Manolo Arozena
1992 Manolo Arozena
1993 Manolo Arozena
1994 Bittor Elizagoien
1995 Estitxu Arozena
1996 Jexux Arzallus
1997 Xabier Silveira
1998 Estitxu Arozena
1999 Bittor Elizagoien
2000 Amets Arzallus
2001 Amets Arzallus
2002 Amets Arzallus
2003 Amets Arzallus
2004 Xabier Silveira
2005 Xabier Silveira
2006 Xabier Silveira
2007 Xabier Silveira
2008 Julen Zelaieta
2009 Xabier Silveira
2010 Julio Soto
2011 Julio Soto
2013 Xabier Silveira
2015 Julio Soto
2017 Julio Soto

Faseak

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019) Aurre-kanporaketak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019) Final-laurdenak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019) Finalaurrekoak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (44. 2019) Finala
Saioak
2019-01-18 Iruñea Txapelketa
2019-01-19 Irunberri Txapelketa
2019-01-26 Barañain Prentsaurrekoa
2019-02-09 Tutera Txapelketa
2019-02-10 Urdazubi Txapelketa
2019-02-16 Irurita Txapelketa
2019-02-17 Lizarra Txapelketa
2019-03-03 Atarrabia Txapelketa
2019-03-09 Etxarri-Aranatz Txapelketa
2019-03-10 Lesaka Txapelketa
2019-03-23 Iruñea Txapelketa
Sailkapena

1- Julio Soto Ezkurdia 1172
2- Eneko Lazkoz Martinez 1114.50
3- Xabier Terreros Gartzia 635
4- Joanes Illarregi Marzol 631
5- Julen Zelaieta Iriarte 626.50
6- Eneko Fernandez Maritxalar 620
7- Xabat Illarregi Marzol 608
8- Xabier Maia Etxeberria 597
Txapelduna
Soto, Julio
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin