Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Bertsoa entzun |
2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Neurria:
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arregi
Nahiz ta feminismoa
askotan aipatu
nahiz ta orain mutilek
panpinak hautatu
berriz bazterrean hau
ez da ba geratu!
Gertaera honetaz
nahi nuke pentsatu.
Gai hontan gu garenez
pribilegiatu
berriro bazterrean
bera da geratu
gai hontan gu garenez
pribilegiatu
razismoa ez dugu
hain serio hartu.
Eta gai hau lantzeko
ez al dugu txanda?
Ez dizuet egingo
kriston propaganda
ni umeen ondoan
askotan joanda
gustora geratzen naiz
lekzioak emanda
baina nik ere ez dakit
egia esanda
ta esango dudana
proba bat izan da
ta nik ere ez dakit
egia esanda
gai hau nola lantzen den
zuria izanda.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra