Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-05-04 Dima Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-05-04 Dima Berezia
Gai-jartzailea
Sarriugarte, Danele
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Jarritako gaia
Denda bateko erakusleihoan zaudeten Jenis Joplin eta Basa nobeletako protagonistak zarete: Nagore eta Sabina; bakoitza bestearen eleberriko protagonista, elkarrekin hizketan.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-05-04 Dima Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Sabina elkarrizketa
eskean natortsu
emakume indartsuan
itxura daukozu
albotik zur eta lur
begira naukozu:
basurde buru hori
nun erosi dozu? (bis)

U. Alberdi
Ba zuk pizten didazu
nahikoa arrisku
porroari tira ta
eiten duzu txistu
lepoan kate zorrotz
eta praka istu
euskalduna zarenik
ezin dut sinistu. (bis)

M. Amuriza
Ni naz elgoibartarra
ez dakizu? Hara!
Indarra daukazula
igarri dot jada.
Kamiseta dendaren
portalean laga
eta biluzik bueltau
nahi dot portadara. (bis)

U. Alberdi
Igual usteko duzu
zu zarela aske?
Oraindik zaude berde
bigun eta gazte
hainbeste kejatzerik
nik ez nuke uste
larre motzean hezi
izan bazintuzte. (bis)

M. Amuriza
Elgoibarren larrerik
ez dago tamalez
joan beharko natzaizu
neu zureen galdez.
Bi mundu gara biok
ta ulertu eginahalez
ni kaleak hezi nau
baina nik bera ez. (bis)

U. Alberdi
Ni andra gogor bat naiz
eta zu makarra
ezpain ertzean biok
dabilgu marmarra
baina gobernatzeko
badegu indarra
zuk taberna zuloa
nik baserri zaharra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra