Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. M. Irazu
Etxe berriarekin
pozik jaun ta jabe
osatzean hasi ta
zenbat nobedade!
Ezin sofarik sartu
ezin ba goi ta behe
sutara bota behar
estrenatu gabe. (bis)
H. Mujika
Azkeneko egunean
a ze desordena!
Sofa xahar honegatik
hainbeste problema
zartagi, telebista
barruan da dena
orain soilik falta da
inportanteena. (bis)
J. M. Irazu
Ta inportanteena
guk kanpoan jarri
sartu ezinik gabiltz
estu eta larri
zerbait desio eta
problemak elkarri
zuk esaten zenduen
“Haundia ekarri” . (bis)
H. Mujika
Zuk ere ez zenuen nahi
askoz txikiago
ta hamazazpi denda
ditugu igaro
baino errez nola ba?
Akabo, akabo!
Giltzak ahaztu ezkero
hemen ondo dago. (bis)
J. M. Irazu
Keba hemen ze gaizki
pobreen eredu
gora eramatea
askoz hobe degu
teilatua gaizki du
jakinda gaude gu
erretila egitean
sartu dezakegu. (bis)
H. Mujika
Horretarako falta
urte eta ordu
eta astindu behar
zeru eta zoru…
Ai gure espitxetan
ze hezkidetza modu
etxegaberen batek
erabiliko du. (bis)
J. M. Irazu
Hori ez diot bat´e
aldrebes iritzi
baina pasa leikenik
ezin da sinetsi.
Jarri geran ezkero
zelebre ta bitxi
zoaz barrura eta
telebista jetxi. (bis)
H. Mujika
Telebista ekarri
eta jarri ozen
arratsaldea pasa
daiteke hain zuzen
dena aurrez pentsatzea
agian hobe zen
deskantsatu artean
eseri gaitezen. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra