Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Santixabel Bertso-Paper Lehiaketa (43. 2019. Usurbil)
Saioa
2019-07-01 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Bartra, Oihana
Mendiluze, Aitor
Soto, Julio
Lana
Launaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin.
Gaiari oharrak
A. Mendilzuek erantzuten du besteen bertso bana.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
SOS larrialdiak bai egun on,
hemen mutil bat gaztea
Usurbilen festak ditugu ta
daukat problema trastea:
paella lehiaketa daukagu
ba baita horren eskea
ze arroz bota behar nioke
SOS marka edo bestea? (bis)

A. Mendiluze
Paella ona ateratzeko
xelebrezkoa zaude zu!
Gero jendea etorriko da
zurea jan eta kexu.
SOS Deiakera deitu duzunez
SOS aukera dezakezu
ta berriz deitu beharko didazu
bonba botatzen badezu. (bis)

M. Artetxe
Regla jetxita atera nintzen
atzo gauean parrandan
konpresa utzi ta Tampaxarekin
nabil ni azken boladan
ta gaur goizean behatza sartu
eta hara gauza nola dan:
ez dakit atzo irten zitzaidan
edo barruan daukadan. (bis)

A. Mendiluze
Arazo nahiko larriarekin
etorri zera nabarmen
ez al dakizu soka kanpotik
uzten zuk jantzi baino lehen?
Konponbide bat bakarra dago
hori konpontzeko hemen:
egizu txistu eta ia bera
bakarrik ateratzen den. (bis)

O. Bartra
“1,1,2” hori markatu eta
ahotsak erantzun du “Bai?”
ta berehala holan jarri naiz
soluzio on baten zai:
txosna gunean lagun bat daukat
ta ez nago oso lasai
kaltzontziloak beltz-beltzak ditu
ta ez du etxera joan nahi. (bis)

A. Mendiluze
Etxetik lasai aterako zen
harro-harro “Aupa, aupa!”
besten kontura tragoa hartu
eta lagunaren mauka.
Baino aukeran berandu zabiltz
uzt’azu barraren aurka
kantzontzilok bai baina lagunak
konponbiderik ez dauka. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra