Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-08-12 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Gaztelumendi Arandia, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek?

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Gogoratzen det harategi bat
arrandegi ezaguna
ferreteri bat gauza asko ia
debalde saltzen zituna.
Orain hiria gora ta behera
dena garbi ta txukuna
ia aberatsek pobretu dute
berezko aberastasuna.

U. Gaztelumendi
Zure bidetik joan nahi nuke
nik orain Miren laguna
ja Alde Zaharra bihurtua da
postal berrien bilduma
era askota uler daiteke
hemen aberastasuna
nik nahiago det kaleak baino
jendeak ematen duna.

M. Artetxe
Sartu ginanez sartu geranez
hiriko turisten sokan
komertzioak batzuk hil dira
besteak ez daude lotan.
Eta badago Alde Zaharrean
denda bat kale ixkin hortan
plastikozko ahatak saltzen dituna
hogeita zazpi eurotan.

U. Gaztelumendi
Eboluzio haundia da bai
ez zan posible bestela
garai berriek ekarri dute
komertzioen eskela
eta susmoa det bide horretan
jarraitu behar dutela
bertsolariak gauzkate laster
hantxe souvenir bezela.

M. Artetxe
Souvenir gisa bertsolariak
ez gendun falta besterik!
Ez nuke nahiko Alde Zaharrean
holakorik ikusterik
nahiz esperantza ez dugun galdu
ta espero dugun eusterik
Bilintxek berak ere ez dauka
portal bat daukan kalerik

U. Gaztelumendi
Handik pasata aspaldi xamar
ez det hartzen atsegina
iruditzen zait eskaintzen dena
dela denetan berdina
laster egongo da guztiontzat
euskaldun tipoa egina:
txapela zaharra ta blusa beltza
ta sudadera urdina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra