Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-08-24 Bilbo Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Opor garaia zer da?
Brisa, itsasoa…
Kala pribatutxo hau
gure arazoa
barku baten laguntzaz
emanda pausoa.
Hara parean degu
ta zein dan kasoa?
Igeri iritsiko zan
gure marrazoa. (bis)

A. Martin
Olatuz bete zaigu
itsaso barea
eta oin azpitara
jetxi zait marea
denboraren antzeko
egin zait harea
ze zorte txarra dugun
ze abilidadea!
Kala baten erdian
kalamidadea. (bis)

O. Iguaran
Ez al du eguzkiak
orain arte urtu?
Ez al zaizu etortzea
Alaia damutu?
Bera hain dago lasai
ez det nahi agurtu
ze ofizinan gauzka
beti umil, mutu
tristura aurpegi gabe
ez nau ezagutu. (bis)

A. Martin
Triste egoten gara
gauden aldietan
begiak makurtuta
egutegietan
bere zakur aurpegi
ta ordutegietan
hurbiltzeko ideia
daukat nereetan
krema eskeinko diot
baina begietan. (bis)

O. Iguaran
Hamaka bihurtuta
bulegoko silla
pentsa hola hondarretan
dirudi umila
ni uretara noa
ta etorri dadila
orain abiatzen naiz
egiteko bila
urte hauetan amestu
dedan aguadilla . (bis)

A. Martin
Baina despistatu behar
zenuke zuk lehen
bere aldamenean
dena da astelehen
guztia da aharrausi
guztia hasperen
hona etortzeko horrek
badu nahiko kemen.
Gutxienez Karibera
joan zitekeen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra