Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Mujika, Jon Mikel
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Espainiako Armadako talde bat Arantzazura joan zen atzo Elizaren bedeinkazioa hartzeko. Zuek mendira zindoaztela topatu zenituzten.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Karabana ta furgonetak ez
gaur kamioiak dira dena
gizon-lerroak markatu dira
parkin osoan barrena
nahi omen dute Arantzazuko
meza honetan bai baimena
baina ez dakit zertarako den
horien bedeinkapena.

A. Egaña
Arantzazu da sinesmena ta
euskal kulturan indarra.
Arantzazu da elorri, harri
Arantzazu da langarra.
Arantzazu da toki berezi
hemen haitza ta han larra
ta legioko ahuntza zan hemen
egokitzen zen bakarra.

O. Iguaran
Langarrak ere hau estaltzeko
baleukake nahiko neke!
Sasiak berriz bere berdean
neurri-neurrira leudeke
hain zaratatsu ta harro datoz
ta plaza nahi dute bete
iruditu zait diszipuluek
bizkarra eman diete.

A. Egaña
Ejertzitoa Arantzazura
iritsi da ezustian
orain arteko euskal fededun
batzun lurralde askian.
Bat eta beste ezin uztartu
ditugu nere ustian
batzuk ematen baitira onak
eta besteak eskian.

O. Iguaran
Ez dakit baina zeozer baden
barruan jendeon alde
halere sartu ta hara doaz
denak bedeinkapen galde.
Hartu ta eskatu esaten dezu
bi hautu dira ta hala’re
guk biok beti hartu-eskean ez
beti hartzekotan gaude.

A. Egaña
Bi mila eta hirua gendun
otsaileko egun baten
Egunkaria itxi zutena
ta hasiko naiz esaten
Guardi Zibila ere hasi zan
Arantzazura joaten
ta haiek egin ezin zutena
hauek egin nahiko zuten.

O. Iguaran
Bai badakigu egin dutela
gero ere nahiko ahalegin
bi mila eta hiruko harek
beraientzat ze etekin!
Nahiz eta orain eske etorri
ta dena izan desberdin
lehen egiteko utzi zuten ta
orain ezin dute egin.

A. Egaña
Ta Arantzazun bedeinkapenak
hoiexek dauzkat goguan
lehen autoa bedeinkatu nun
gure amaren onduan
ez zun askoko balio izan
istripua izan nuan
ea tankeak hondatzen diren
nere autoan moduan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra