Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Esatariek nolako
grabedadez diharduten
“Terrorismo”, “Atentatu”
hitza lehen esan ziguten.
Nahiz eta ustez badudan
honetan nahiko iraupen
barruko zauriek bere
horretan dute irauten
Kataluniako berriek
nola aztoratu nauten
Euskal Herrian nahiz ez den
halakorik izan aurten
herri bat besteagandik
nahiz ta ordezkatu duten
bizi osoa daramat
albiste bera entzuten.
Diote omen zirela
ia kimikari iaio
Fairyaz bazekitela
Goma2raino nola jo.
Eta nik nere barruan
pentsatu det “Ze arraio!
gutxituak beti gera
mehatxagarriak jaio”.
Irratia itzali det
albisteei esan aio
ta isilik geratu naiz
nire zaurien karraio.
Amets bat indarkeriaz
lotu nahian zenbat saio
hemen aske izan nahiari
terrorismo deitzen zaio.
Haiek segi dezatela
hortxe betiko antzera
betiko diskurtsoetan
atzera eta atzera
abiatzen direnak aske
izateko ametsera
azkar bidaltzen dituzte
deserrira, espetxera
baino pentsatu det “Beñat
zer demontre ari zera?”
guk ta katalanok nola
daukagun amets bat bera
inor ez da iritsiko
gu iristen ez bagera.
Motorra arrankatuta
egin dezagun aurrera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra