Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-09-27 Eibar Berezia
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Autoa hartu duzu beste hainbat egunetan bezala eta tenperatura ona ipintzen duzun bitartean, irratia piztu duzu. Irratian albiste bat beste baten ondoren doaz, eta tartean Katalunian atxiloketak izan direla esan dute. Miatutako hainbat lekutan lehergaiak aurkitu dituztela eta atxilotutako batzuk kartzelaratu. Zu euskal herritarra zara. Albisteak entzun eta ezinbestean zure oroitzapenetara egin duzu salto.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esatariek nolako
grabedadez diharduten
“Terrorismo”, “Atentatu”
hitza lehen esan ziguten.
Nahiz eta ustez badudan
honetan nahiko iraupen
barruko zauriek bere
horretan dute irauten
Kataluniako berriek
nola aztoratu nauten
Euskal Herrian nahiz ez den
halakorik izan aurten
herri bat besteagandik
nahiz ta ordezkatu duten
bizi osoa daramat
albiste bera entzuten.

Diote omen zirela
ia kimikari iaio
Fairyaz bazekitela
Goma2raino nola jo.
Eta nik nere barruan
pentsatu det “Ze arraio!
gutxituak beti gera
mehatxagarriak jaio”.
Irratia itzali det
albisteei esan aio
ta isilik geratu naiz
nire zaurien karraio.
Amets bat indarkeriaz
lotu nahian zenbat saio
hemen aske izan nahiari
terrorismo deitzen zaio.

Haiek segi dezatela
hortxe betiko antzera
betiko diskurtsoetan
atzera eta atzera
abiatzen direnak aske
izateko ametsera
azkar bidaltzen dituzte
deserrira, espetxera
baino pentsatu det “Beñat
zer demontre ari zera?”
guk ta katalanok nola
daukagun amets bat bera
inor ez da iritsiko
gu iristen ez bagera.
Motorra arrankatuta
egin dezagun aurrera.