Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-10-02 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Zubia, Felix
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iñaki eta Amets, biak nekazariak ditugu. Iñakik betiko haziak erabiltzen ditu, urteetan bere herrian bere familiak landu izan dituen haziak. Ametsek nahiago ditu mundu guziko haziak bildu, hona ekarri eta hemen aldatu.

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñaki Murua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Aniztasuna eta bizitza
hain dira harrigarriak
zuk berriz beti zure hori nahi
eskuan gogor harriak.
Bai, baina zure arta txikiak
zure babarrun gorriak
nola dakizu ba ez direla
nunbaitetik ekarriak?

I. Murua
Baina haserara jo behar dezu
eta ez orainetik tira
babarrun urrutiko baba da
hori badakit guzira.
Baina hala’re geure gisara
degu guk denok desira
dagoeneko hazi horiek
geu bezain hemengo dira.

A. Arzallus
Ta beste batzuk hemengotu nahiz
ahalegintzen naiz ni hara
probatu ditut hamaika klase
arto gorri eta baba.
Mundu guztian bildutakoak
denak neure baratzara
edozein hazi ekartzen dut nik
Monsantokoa ez bada.

I. Murua
Eta nik berriz betikoa dut
ta betikoan gogoa
hemengo mahatsez egindakoa
degu bertako ardoa
zu berri bila zabiltz munduan
nahi hemengo ta hangoa
ta azkenean gertatzen zaizu
ez zerala inungoa.

A. Arzallus
Zuk segi zazu zeure talo ta
zeure lukainkak bazkaltzen
bazkal ostean Txirritan bertso
zaharkituak kantatzen.
Nik liburu bat hor ekarri dut
ta Darwin idazlea zen
bertsolaria ez da izango
ez zuelako rimatzen.

I. Murua
Hemen ari naiz hazi eta lur
neure ahalegin betean
baina hori bai pozik bizi naiz
neure sorleku maitean.
Estimatzen dut lurrak emana
edatean ta jatean
eta munduko ez naiz sentitzen
neu izateai uztean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra