Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia
Gai-jartzailea
Paya, Xabi
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Lekue, Etxahun
Paia, Fredi
Uria Albizuri, Jone
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko.

Deskribapena

Doinua
Aita-semeak tabernan daude I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Hemen ez ote gabiltza triste
lehengo ohituren antzean
estribillo bat ekartzen zuen
ekitaldi bakoitzean.

E. Lekue
Baina gaurkoan guk ez dogunez
estribillorik asmatu
Fredik txirula jo bitartean
nahi dozuena kantatu.

On. Enbeita
Txirulaz joandako leku danak
kontatzekoak ez dira
Gabon batzutan eroan ginduzan
Gernikako Eroskira.

F. Paia
Bere oparia eskutan dekot
ta hauxe da nire mina
txirulari arnasa emon baina
berari emon ezina.

J. Uria
Guk´e Bermeon behin Eroskira
txirulatik mingainera
ate kanpoan geunden kantari
ta diru eske gainera.

E. Lekue
Ez dakizue Eroskikoa
zeozen ordaina hori da
ze Kanpantxutik joaten ginen
lapurretara Maxira.

On. Enbeita
Emakume bat trabes begira
etorri zen eta hara!
Hark bota eutson “Turroia janda
asko lodituko zara”.

F. Paia
Praka txikiri agur ta ohore
Lurrazka laguna zela
sarri esate eban txirula ikusiz
ahuntza falta genuela.

J. Uria
Estribilloa gu elkartzean
gazteak Ibaizabalen
kopla saio bat egin dagigun
beste edozer baino lehen.

E. Lekue
Alkartzen ginen han eta hemen
kanturako gogo onez
bai kanturako eukiten genun
baina gero batzeko ez.

On. Enbeita
Ni umetatik hain kontestona
izan nintzen eta danba!
Behin esan eustan “Ezetz txisa egin
zutunik eta hormara”.

F. Paia
Gauza gatxak eskatze eustazan
maisu exijentea zanez
baina Onintza onartu behar dot
halako gauza gatxik ez.

J. Uria
Hauen garaitik eta gurera
bi estribillo ta doinu bat
zertan aldatu funtzionatzen
jarraitzen duten ohiturak.

E. Lekue
Izanez bere bardin Lurrazkan
edo bestela Kanpantxun
lagunarte eder bat eta mundu
berri bat eskaini euskun

On. Enbeita
Sartu gintuen eskatu barik
bertsolarien taldera
eta sari bi alkar daukagu
ta denok batera bera.

F. Paia
Eta elkarren lagun bihurtu
ikusi leiken erara
Joni guk zor deutseun guztia
kasi ordaindu ezina da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra