Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-21 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Irati Alcantarilla, Ibai Amillategi, Xabat Illarregi, Haritz Mujika, Ekiñe Zapiain Arlegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoaroa (29. 2019. Iruñea)
Saioa
2019-11-21 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranburu, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Alcantarilla, Irati
Amillategi, Ibai
Illarregi, Xabat
Mujika, Haritz
Zapiain Arlegi, Ekiñe
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
“Nahikoa da ama” esaldia behin baino gehiagotan esango zenuten. Zein kontestutan esan duzue?

Deskribapena

Doinua
Sorlekua utziz geroz
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-11-21 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Irati Alcantarilla, Ibai Amillategi, Xabat Illarregi, Haritz Mujika, Ekiñe Zapiain Arlegi

Neurria:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Mujika
Nahiz ta barren-barrenean
gurasoak asko maita
haserretu egiten naiz
nahiz eta ez izan nahita.
Hala ere ez det amatxorena
aizue askotan aipa:
nik beste bati esaten diot
“Jada nahikoa da aita”.

M. Akizu
“Zer egin behar dezu gaur?”
“Ez zazu jantzi txandala”
“Nahikoa da ama” sarri
esaten det berehala.
Hitz egiten dit eta askotan
gehio baleki bezala
okerrena da askotan baino
horrela izaten dala.




I. Alcantarilla
Berari esker dauzkagu
bai izen ta bai izana
nire urtebetetzean
aguantatzen a ze lana!
Egia esan hamarrekoa
nahiz ta izan harremana
hamabost muxu eman dizkit ta
“Yasta nahikoa da ama”.

E. Zapiain
Batxiller bigarrenean
neke ta arazoez lepo
zer egin edo ez egin
mila zalantza tarteko
ama hor dago beti alboan
ta nik diot isiltzeko
“Nere burukin nahikoa lan dut
zu gainean izateko”.

X. Illarregi
Ba bai neri esaten dit
esateko unea heldu da
“Xabat bale parrandekin”
nahiz ta edaten dudan ura
nahi nuke baina ezin dut jarri
nahi dudan horretan muga.
Hau pagarekin ez da gertatzen
zer egingo diogu ba?

I. Amillategi
Ze dialekitka klase
atzetik hainbeste mitin!
Nahikoa izaten dau bai
eskapadatxu batekin
“Nahikoa dogu ama gaurkoan”
ta berak bronkari ekin
hasarretuta amaitzen dot nik
nahiz onerako den jakin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra