Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Xabat Illarregi
Datu pertsonalak
- Izena
- Illarregi, Xabat
- Izen abizen osoak
- Illarregi Marzol, Xabat
- Jaiotza
- 2001 Leitza + Leitza < Larraun Leitzaldea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Magisteritza ikasketak egin zituen EHUn eta bertso irakaslea da gaur egun. Bertso eskolan hasi zen zortzi urte zituela, eta Leitzako bertso eskolako kidea da. Nafarroako Eskolarteko Txapelketa bitan irabazi, eta Euskal Herriko eskolartekoetan hainbat aldiz aritua da. Hainbat gazte sariketetan ere parte hartua da, batzuetan txapeldun izan delarik. 2019, 2021, 2023 eta 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu du. 2025eko txapelduna da.

