Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Estiballes, Arkaitz
Lujanbio, Maialen
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa

Deskribapena

Doinua
Hona bildots eztia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
25

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Bueno ba hauxe al zan
euskaldun feria?
A. Agirre
Nei´re hau tokau behar
a ze loteria!

A. Estiballes
Dena berde-berdea
dena wonderfulla
A. Agirre
zuk´e nahiko berdea
zure matrikula.

M. Lujanbio
Eroskin erosiak
eta hor jarriak
A. Agirre
baina prezio onean
ta ikusgarriak.

A. Estiballes
Ekologikoa al da
honen abonua?
A. Agirre
Zergatik eiten dezu
holako keinua?

M. Lujanbio
Hoik ez al dira sortzen
plastiko barruan?
A. Agirre
Zuk´e plastiko pixka’t
zure amorruan.

A. Estiballes
Hautatik zeintzuk dira
gordinik jateko?
A. Agirre
Dena prejitzen denik
ez dezu ba usteko.

M. Lujanbio
Ta hola jazte al zerate
beti euskaldunak?
A. Agirre
Bai eta batzuk badira
guztiz txapeldunak.

A. Estiballes
Ze estilo janzkera
rollo Balenziaga.
A. Agirre
Bera askoz txukunago
etorri al da ba?

M. Lujanbio
Neri hau iruditzen zait
feria mediebala.
A. Agirre
Zuk pixka’t ikasteko
postu mundiala.

A. Estiballes
Kontxa onduan al dago
zure baserria?
A. Agirre
Txakur horri egiteko
ongietorria.

M. Lujanbio
Gaur zeinek jaten du ba
hainbeste berdura?
A. Agirre
Jan ezkero izango
zenuke freskura.

A. Estiballes
Oso jatorra zara
ba al daukazu Tinder?
A. Agirre
Nahi badezu sorpresa
guztiz daukat Kinder.

M. Lujanbio
Zuk egiten al dezu
kozinatu ere?
A. Agirre
Etorri ta probatu
egizu mesede.

A. Estiballes
Ta guztia ote da
ekologikoa?
A. Agirre
Etxean prest daukagu
beti lapikoa.

M. Lujanbio
Horko gauza berde hori
ze izango ote da?
A. Agirre
Jode ba brokolia
ederra galdera!

A. Estiballes
Etxeko hazia edo
ta Monsantorena?
A. Agirre
Neri euskeraz hitz egin
zaidazu hurrena.

M. Lujanbio
Horrek foto bat egin
nahi luke zurekin
A. Agirre
eta nun jarriko dun
gero zeinek jakin?

A. Estiballes
Argazkian azpian
“Euskadi typicall”
A. Agirre
euskal pastela jaten
irten zaitez txabal.

M. Lujanbio
Euskalduna beti izan
da nahiko hortera
A. Agirre
eta horteragoak
hemendik aurrera.

A. Estiballes
Ospedatzen al zara
Maria Cristinan?
A. Agirre
Bai ta lo egiten det
suite baten ixkinan.

M. Lujanbio
Hainbeste talo ez al da
hona ogia heldu?
A. Agirre
Taloa eta ogia
bik jan ditzazkegu.

A. Estiballes
Taloak ematen du
gaur Mexikokoa
A. Agirre
zure jakinduria
da txalotzekoa.

M. Lujanbio
Debalde ezer ez bada
banoa kanpora
A. Agirre
debalde jun ezkero
neretzat mejora.

A. Estiballes
Ikusita prezioak
jarri ditu doble
A. Agirre
zure poltsikoakin
agian akorde.

M. Lujanbio
Aio eskerrik asko
ondo joan señora.
A. Agirre
Zuk ere sinpatika
jarraitu gerora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra