Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-12-26 Elgoibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Mendibil Artetxe, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi mikrotatik kantatuko duzu, batean amaren paperetik eta bestean alabarenetik. Ama zara Uxue, eta gaur alaba gerturatu eta esan dizu:“Ama, konturatu naiz aita eta anaia gizonak direla. Ez digute ezer egingo ezta?”.

Deskribapena

Doinua
Lili bat ikusi dut I
Urzo xuri pollit bat A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.Alberdi (ama)
(1. Mikroa / Lili bat ikusi dut I)
Galdera egin didazu
geratu nahiz grogi.
Gaizki entzun al dizut?
Aitu al dut ongi?
Zu ze putzutan zara
alaba erori?
Hain gazte zeinek sartu
dizu beldur hori?

U.Alberdi (alaba)
(2. Mikroa / Urzo xuri polit bat A)
Ama gaztea naiz ta
badut prerspektiba
sarritan egoten naiz
pantailai begira
hiltzaileak gizonak
direla argi da
ta hiltzen diren guztiak
andrazkoak dira.

U.Alberdi (ama)
(1. Mikroa / Lili bat ikusi dut I)
Beraz zu ez zabiltza
ipuin ta olerki
zuri nola erantzun
alaba baneki!
Ez dakit zer den gaizki
zer dagon ederki
begiak itxi ala
begiak ireki.




U.Alberdi (alaba)
(2. Mikroa / Urzo xuri polit bat A)
Ama zuretzako da
nahiko konpromezu
alaba hasi dela
galdezka ta kexu
baina nik entzuten dut
horrenbeste mezu…
Gaztea zinenean
beldur al zinen zu?

U.Alberdi (ama)
(1. Mikroa / Lili bat ikusi dut I)
Guk hautsi genituen
makina bat arau
lanean, kirolean
bidea ez zen lau
arau horiek hautsiz
pasata hainbat gau
zu berdin egoteak
horrek kezkatzen nau.

U.Alberdi (alaba)
(2. Mikroa / Urzo xuri polit bat A)
Horrexegatik daukat
eztarria siku
irratiz entzuten dut
hamaika delitu
familikoak maite
alabak baititu
aita ta anaia zerrek
desberdintzen ditu?




U.Alberdi (ama)
(1. Mikroa / Lili bat ikusi dut I)
Mundu honetan daude
hamaika aukera
baina batzuk batera
besteak bestera
gu elkar sortze hortan
ahalegintzen gera
elkar zaintzea oraindik
posible ote da?

U.Alberdi (alaba)
(2. Mikroa / Urzo xuri polit bat A)
Nahiz eta erantzunik
nik ez dudan argi
eta zure zalantzak
ditudan nabari
milesker beitze arren
berdintasunari
nik jarraituko diot
zuen bideari.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra