Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
Bertsoa entzun |
2019-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Bizkarra
Bertsoa punto com-en sartuta
pasatu dut bizi laurden
baina han ez dago behar dan dana
ta ez dut ikusten garden.
Villabona hortan batzuk badaude
zinta artean pozarren
eta gustora gordetzen dute
denetzat izan ez arren
dokumentuak zentroan daude
ta han daude egotearren.
Eduki faltak jakin zazula
gai jartzaile zer dakarren:
bart gauez guztiz beltzez jantzita
sartu nintzen Xenpelarren. (bis)
Iturriagari kontatu nion
ta hark esan zidan “Kontuz!
Lapurreta bat eingo baduzu
ein ezazu pulamentuz”.
Baina aspertu nintzen ni klase
denetan gidaliburuz
testuingurua aldatzekotan
bai testuz ta bai inguruz
ta Villabonan han agertu naiz
ongi da nire aburuz
nahiz ta mundillo hontan edozer
esango den niri buruz
Lasarte zaharran bertso guztiak
ikasiko ditut buruz. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra