Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Batzutan lo hartzea
zail dela jakinda
desesperatuta altxa naiz
hankei eraginda
ta sofan topatu det
pastelaren ginda.
Zer, zu ere al zaude
lo egin ezinda?

M. Lujanbio
Beti leku eman behar
insomnioari
zuk lo egin ezinda
besteeri adi
ba hemen neuzkan ba nik
sentipen ugari
zu hankei eragiten
ta ni eskuari.

J. Soto
Ta bi gauzak uztartzen
ez dago erreza
ni insomnioarekin
badudan laineza
baina zuk zer daukazu
nere interesa
lo egin ezina edo
lo egin nahi eza?

M. Lujanbio
Gehiegi jakin nahia
txar izaten da maiz.
Horrenbeste galderak
neri egiten dit gaitz
berotzen ari nintzen
nere hatzaren gaiz
baina zu ikusita
izoztu egin naiz.

J. Soto
Ohatzean bueltaka
nengoen etsita
ordu biak zirela ta
ezin sinetsita
eta izoztu zaitut
hona iritsita
zu lasai, egongo naiz
begiak itxita.

M. Lujanbio
Begiak isterikan
ezin det kalkula
badakit non bukatzen den
gaurko pelikula
bero nengon ta bajau
egin zait brujula
pentsa logura ere
sartu didazula.

J. Soto
Ni kuartoan nengoen
estu eta larri
ta zuk berriz behatza
zure gozagarri
mundua atzekoz aurrera
ipintzen da sarri.
zuri logalea sartu
eta ni itzarri.

M. Lujanbio
Ni logurak nagona
ta zu berriz piztu
ohean tragatuta
horrenbeste listu
ezin zenuen lo egin
eta zeunden istu
hau bururatu ez zaizunik
ezin dut sinistu.

J. Soto
Ba ez zait bururatu
egidazu kasu
ni iniziatibatik
nabil nahiko baxu
gorputza relajatzen
abila zara zu
eta funtzionatzen badu
erakuts idazu.

M. Lujanbio
Hau da bakarkako lan
fina ta petoa
norberaren plazera
berdingabekoa
beste bati erakusten
ez da hastekoa
ze beste zera bat da
biren artekoa.

J. Soto
Baina biren artekoan
puzten da puxika
ta nik konfidantza hartzen dut
gutxika-gutxika
zuk segi ezazu sofan
zera igurtzika
ta ni erlajatuko naiz
zu zeu ikusita.

M. Lujanbio
Gizonak izan ditut
lehen ere gertuko
zenbait ataskatuak
gaur zure moduko
neri begira jarrita
egiten det uko.
Hiru edo lau gauetan
ez du lo hartuko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra