Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea
Gai-emailea
Elgorriaga, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Greba Orokorrean zaudete. Zu Ane piketean zaude goizean eta kaleak pasatzen ari zarela ikusten duzu egunero gosaltzen duzun taberna irekita dagoela. Urteak daramatzazu taberna horretan gosaltzen eta harreman sakon bat sortu duzu bertako langilea den Amaiarekin.

Deskribapena

Doinua
Ludi bizitza abesti gozoz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Orain artean hausnartu degu
nagusiez eta elitez
elkarrizketa sakonak ziren
ia ia elkar maitez
orain buruan dauden zalantzak
Amaia argitu bitez
aurrekoetan itxi zenuen
oraingoan zergatik ez?

A. Iturriotz
Zuk badakizu egin izan dut
mila greba eta piku
nekatu ere egiten da bat
eta ez zait iruditu.
Grebari buruz atzo gosaltzen
gu luze ginen aritu
saiatu zinen azaltzen baina
ez ninduzun konbentzitu.

A. Labaka
Azkenaldian prekarietatez
irauli gaitu galernak.
Nik sinisten det, alda daitezke
gizarte honen eskemak.
Zuk egin dezu gauza normal bat
aurrera darrai sistemak
baina pertsiana itxita dauka
zure ondoko tabernak.

A. Iturriotz
Nerea ez da negozio hau
ta bazenekien jada.
Kate bateko kafetegi da
nahiko famatua, hara!
Greba egiten ez naiz ausartu
barruan daukat ikara
kaleratzean arrisku hori
kontrol mekanismoa da.

A. Labaka
Mekanismoak ugari dira
ta hori badaki nornahik
baina nik behintzat izan nahi nuke
gaur koherentea, norbait.
Lehen Eskirolak! oihukatu det
hitz hori botaz nolabait
baina zugana hurbildutakoan
eztarrian trabatu zait.

A. Iturriotz
Hemen gustora egoten zara
ta zu kruasana jaten
oihu egidazu ta egin lasai
neri egiak esaten
nere jarrerak nahiz eta ahul
planta eduki dezakeen
ideologia batzutan zail da
praktikara eramaten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra