Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Oihana Bartra, Joanes Illarregi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea
Gai-emailea
Elgorriaga, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Illarregi, Joanes
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Basamortu baten oporretan zaudete Amaia, Joanes eta Ane. Bat-batean lanpara bat topatu duzue, igurtzi eta Oihana jeinua atera da. Beraz, Oihanari desio bat eskatu behar diozue bakoitzak.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Oihana Bartra, Joanes Illarregi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Lanparatxo bat aurkitu dugu
itxuraz zegoen hutsa
baina igurtzi ta jenio bat
hemen eskaintzen laguntza.
Hala zait iruditu
betiko hemen gelditu
hemen ongi dut gorputza
zeren honera ez da iritsiko
inoiz Koronabirusa. (bis)

O. Bartra
Hona oporretan etorri zara
eta ez derrigortua
horrexegaitik ipini duzu
espazioan fokua
lasai etorri hona
ta ipini korona
eta geratu lotua
azken batean antzeko dira
Leitza ta basamortua. (bis)

A. Labaka
Azkenaldian aldagaitza da
Euskal Herriko eskema
diskurtsoetan ez dira onak
nahiz prest daukaten eszena.
Boterean orube
beti hor PNV
eskatzen hasita dena
nik lehendakari bat nahiko nuke
rimatzen zaila ez dena. (bis)

O. Bartra
Basamortura egin dituzu
zuk gustura hainbat txango
baina ez duzu maite Urkullu
robotak eta Durango.
Ta beste lehendakari
bat duzula nabari
rimatzen erreza, ondo!
Baina orduan Oihana Bartra
ez da sekula izango. (bis)

A. Iturriotz
Oporretara etorriak gu
basamortu gordinean
Instagrameko originalak
izate ahaleginean
bero egiten du ta
ni nago nazkatuta
egunak joan heinean
etxera eraman al nazakezu
alfonbra baten gainean? (bis)

O. Bartra
Desertuakin euki zenuen
horrelako engantxea
baina oin bero omen zarela
eta zelako batxea!
Orain nirekin zorra
ta nahi duzu alfonbra
a ze nolako trantzea!
Gero etxean baietz eskatu
berriz hona bueltatzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra