Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia
Gai-jartzailea
Astiz, Iñigo
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta.
Gaiari oharrak
(Poema batetik abiatutako gaia)

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Ondo markatu ditut
maparen izkinak
dena argi izateko
jende ezjakinak
ta copyrighta nahi du
Uxue sorginak
azpimarratu ditu
nik aurrez eginak. (bis)

U. Alberdi
Zurea edo nirea
a ze sesioa!
“Gurea” ez zazu esan
eutsi presioa
ez da Txakur Gorrien
inspirazioa
ez da horraino iritsi
eboluzioa. (bis)

A. Labaka
Zenbat sor dezakete
bi harri harrituk
hau aipatuko dute
hainbeste adituk
nahiz ta guztia bota
oraintxe irri truk
ospetsu naizenean
aipatuko zaitut. (bis)

U. Alberdi
Baina Harri Aro hau
horren da zabala
biontzako lekurik
balego oxala!
Berdin bat kopiatu dut
lehengoa bezala
ta orain zein da kopia
ta orijinala? (bis)

A. Labaka
Orijinala nahiz ta
berez hala nintzen
dena azaldu arren
zail da entenditzen.
Jabetza nerea da
nahikoa argi zen
hemen ahizpatasunik
ez da existitzen. (bis)

U. Alberdi
Hau da hil ala bizi
biok xehe-xehe
bakoitzaren talentu
bakoitzan botere
baina arazo bat dugu
ta ez da mesede
izenik ez dugula
sinatzeko ere. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra