Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-26 Arrasate Berezia
Gai-jartzailea
Sarriugarte, Danele
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biak bertsolariak zarete, bertsokideak. Nerea, zu, neska zara, eta Oihana mutila. Betidanik ezagutzen duzue elkar eta elkarrekin joan zarete bertso eskolara, gero Eskolarteko Txapelketan ibili zarete, eta zuen bertsotarako errutina guztia elkarrekin egin duzue. Azkenaldian egia da ez zaretela sarritan topatzen, baina zuk Oihana interes handiarekin irakurri duzu zer kontatu duen Nereak Kontrako eztarritik liburuan. Eta ezagutzen duzu gainera zure burua bera kontatu ditudan gauza batzuetan. Hori dela eta, berarengana jo duzu.

Deskribapena

Doinua
Seme ezarri bainauk
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Liburua hartu nun
letzeko promesan
baina irakurtzean
ikusi naiz kexan
zu minez bete-bete
nola zaudenez han
nola kontatu dezu
irakurri nezan
eta aurretik nolaz
ez zenidan esan? (bis)

N. Ibarzabal
Irakurri al duzu
dena xehe-xehe
bertan zeure burua
aurkitzea xede
ta antza denez ez du
honek ein mesede
zentzu hortan zalantza
egiten dut nere
ulertuko zenukeen
esan banu ere (bis)

O. Iguaran
Baina irakurrita
ez denez berdina
ulertuko nun nere
lagun ez bazina
ez nuen esperoko
neukan eragina
eta zuk kontatuta
eman dezu zina
ta mingarri egin zait
sortu nizun mina. (bis)

N. Ibarzabal
Hainbeste urte batera
batekoz besteko
bertso eskolan, plazetan
kantuan hezteko
muga batzuk geneuzkan
batera hazteko
liburua hartu dut
nire hitzak jazteko
hau zen nire modua
kontatzen hasteko (bis)

O. Iguaran
Ta abiatu zara
ahal zenuen eran
liburutik zabaldu
da guztia hegan.
Lagungarri bazaizu
nigatik primeran
orain zuk kontatzea
nahi nuke aukeran
ta batez ere nola
lagun dezakedan (bis)

N. Ibarzabal
Aukera asko daude
hortan banan bana
gardentzen hasi dadin
gure harremana
batzuk liseritzeko
hartu dute lana
ta eskertzekoa da
benetan Oihana
gutxienez galdera
zeuk egin izana. (bis)

O. Iguaran
Igual nahiko berandu
heldu naiz hala’re
baina izan nahi det nere
arduraren jabe
ta jarrera aldatu
xuabe-xuabe
ondoko kide izan
eta ez zutabe
lehen erantzuten nizun
zuk galdetu gabe. (bis)

N. Ibarzabal
Oin erantzungo dizut
beraz gogo doblez
maskararen atzean
ezkutatu ordez
zuk jantzi dezakezu
plaza bat kolorez
zeure arduratzat hartuz
gai den hau adorez
ardura gabe plazan
ni egon edo ez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra