Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa
Gai-emailea
Narbaiza, Jone
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Erakutsi denei dauzkazuen giltzak eta giltzei kantatu beharko diezue.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
20

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Patrikan giltza bakarra daukat
ta kotxearena, aizu!
Baina halere bide polita
akaso jarri didazu.
Gaur behera, bihar gora
saiotikan saiora
aspaldi nabil jo ta su
ta aspaldian kotxea baino
kasik etxea zera zu. (bis)

N. Elustondo
Nahiz eta nire giltzei begira
dagon aurreko jendea
nahiz eta giltzek ematen duten
nonbait, noizbait, boterea.
Donostik ze glamourra
urre prezioan lurra
ta han bizi da Nerea.
Giltzak nereak izanagatik
etxea ez da nerea. (bis)

A. Mendiluze
Ba nere giltza zuk nahi badezu
zurearekin konpara
nere hau ere zertarako den
ondo asko errepara:
depositoa bete
ta gero joan liteke
agian hemendik hara
kotxea ordaintzen badezu ere
kreditu garestia da. (bis)

N. Elustondo
Beraz kotxean kontuarekin
sarri zabiltza trantzeko
aitortuko det asmorik ez det
nik giltza hori hartzeko
hala’re karreteran
fitipaldien eran
nabil esklabu antzeko
ta giltza horrek balio al du
gasolina ordaintzeko? (bis)

A. Mendiluze
Depositoa zabaltzeko bai
ta beti hutsik aurkitu
zer sartzen dedan ez dakit baina
patrikan bai nabaritu
ez neukake gastua
ta poltsa eskastua
nere modua aditu
zure erara hiru herritan
etxeak baldin banitu. (bis)

N. Elustondo
Egia esan bizi naizena
ez da hain etxe berria
eta garbitzen nahiz eta sarri
utzi ohi dedan gerria
gaurko gazteen drama
errepikatzen dana
ezin ulertu urria.
Birena oso garbi daukat nik
zein da hirugarren herria? (bis)

A. Mendiluze
Hanka sartzea espero eta
zalantzatan betirako
baina ze ikusi dexente jarri
dezu nere begirako
horregatik giltzena
horren ez den zuzena
Nerea ez nizun tirako
baina poltsa hortan bazeuden giltzak
Euskal Herri erdirako. (bis)

N. Elustondo
Beraz poltsa hori ikusi dezu
gaurko hontan parez pare
ta esan dezu: “Hau izango da
jabetza askoren jabe”
ezer ez dago baina
pentsatu alajaina!
Gauzak horrelaxe daude
hor dagoenaz egin daiteke
zorion pixka’ten jabe. (bis)

A. Mendiluze
Honetaz ere egin daiteke
zer espero zenuen ba
kapitaleko zuen etxeaz
aritu gaitezen benga!
Hiru leiho baditu
ta haietan aritu
balkoira ezin irtenda
baina ganbaran zulo batetik
itsasoa usaintzen da. (bis)

N. Elustondo
Aipatu ditu balkoi ta leiho
nik ez dakit zenbat gela
ta gero berriz, ganbara’re bai
normala balitz bezela
berrogei bat metrotan
edo inguru hortan
gu bizi gera horrela.
Aizu, pentsatzen ote dezu ni
Zarzuelan jaio nintzela? (bis)

A. Mendiluze
Lepoko zaina puztu egin zaizu
esan eta berehala
uste al dezu ikusi gabe
utzi egingo dedala?
Berrogei metro juxtu
ta hartan estu-estu
bizi omen zera hala
ta dena denei esatearren
Donostin bizi zerala (bis)

N. Elustondo
Hemen batek dun zulo mordoa
ezin liteke ezkuta
alboko honek puntu debilak
denak hartu ohi ditu ta
baina ni berez pobre
sortua bainaiz hor’e
ta nahiz jardun harrotuta
begira hemengo kremailera’re
jada daukat puskatuta. (bis)

A. Mendiluze
Ta hori ere hola irripar batez
lasai botatzen diezu
Nerea holako azal gogorra
nola izan dezakezu?
Eskutan hartu eta
egin dezu bi buelta
ta kremailerakin kexu.
Normala zure txaletan giltza
zintzilik uzten badezu. (bis)

N. Elustondo
Hemen badago nahiko problema
norgehiagokaren ligan
nik ditut kulpak sartzeagatik
gisa hontako aintziran.
Kartera hau hartuta
zuloak azalduta
ibili naiz hemen jiran
ea norbaitek errukitu ta
berria ematen didan. (bis)

A. Mendiluze
Barka gogorra izaten banaiz
mezuetan ta formetan
baina bada zer kritikatua
Donostiako hormetan
dena baita haundia
itxuraz alegia
kapital txiki honetan
gero kartera gastatu zaizu
beti itxaropenetan. (bis)

N. Elustondo
Itxaropena gauza ziurra
delako gure kulturan
gaurkoan ere horixe daukat
juxtu neronek jomugan
Donostia da? Bueno
hortan utziko det no?
Baina guztian joskuran
beti hutsik daukat eta ez dakit
nola izorratu dudan. (bis)

A. Mendiluze
Begiratu det eta ez daude
ez hiru txanpon eta ez lau
hutsik erosi zenuen nunbait
eta bere hortan dirau
“Nola hautsi ote da?”
Egin dezun galdera
horrek harritu egin nau.
Lodi ikusi nahi ta tiraka
hola izorratu da hau. (bis)

N. Elustondo
Ba bai kartera zulatua det
ta antzeratsu jertsea
lehen esan baitet beti borborka
ez dala egoten eltzea
herritarren aurrean
ta modu baldarrean
nahiko nuke eskatzea:
biak hartuko ditut gustora
kartera eta etxea. (bis)

A. Mendiluze
Esaera da eskatze ez duna
ez dela esnetara heltzen
gu miseriak kontatzen hemen
ia aski ez ote zen.
Har zagun atsedena
hau da komeni dena
eta esertzera goazen
eska dezagun beste kafe bat
norbait sentitu gaitezen. (bis)

N. Elustondo
Inportanteak sentitu nahia
daukagulako gurekin
orain kafe bat eskatzeari
beharko diogu ekin.
Hortxe daukagu Joxe
eta ez egon hor luze
orain behar dezu jakin.
Inportantego izan nadin ni
Baileys txorrota batekin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra