Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-03-01 Andoain Jaialdia
Gai-jartzailea
Ormaetxea, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Muñoa, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Muñoa
Hor koronabirusa
batetik bestera
telebistan badabil
ta bortitz gainera.
Nik ama ikusten dut
kezkatu antzera
noizko ez dakite baino
denok hilko gera. (bis)

N. Elustondo
Ni ere beldurtuta
naukazu benetan
osasunakin gabiltz
ta erdi zorretan
ba bai, gu hil gaitezke
igual bihar bertan
birusa saltzen omen
dute txinoetan. (bis)

U. Muñoa
Txinoetan saldua
ez da egokia
baina birusak bela
hartzen du tokia
ez zait inporta hiltzea
ez da aitzakia
nik jada egin baitut
nahi nuen guztia. (bis)

N. Elustondo
Orduan zure hori
a ze karanbola!
Premio gutxigokoa
da nere tonbola
nahiz beste herrietan
egin dute hola
zeatik ez dute itxi
ba gure eskola? (bis)

U. Muñoa
Eskola irekita
zergatik daukate?
Guretzat beti pronto
zigor eta kate
maestra aritzen da
oihuka jo ta ke
torturatuko gaitu
azken eguna arte. (bis)

N. Elustondo
Eskolan ze giro den
ezin leike jakin
nahiz ta aldaketari
maiz gogotsu ekin
nahiko problema degu
gure maestrakin
mehatxatuko dugu
esku zikinekin. (bis)

U. Muñoa
Gu ja handiak gara
ditugu sei urte
ta gure gurasoek
adina bertute
bueno dena ez dut egin
nahiz hori nun uste
ta zure musutxo bat
probatuko nuke. (bis)

N. Elustondo
Biok patio hontan
esperantzaren zai
ta eskaera egin
berri didazu bai
gogoakin geratu
behar dezu Unai
ez baitizut birusa
zuri kutsatu nahi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra