Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Oihana Bartra, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera)
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iguaran Seaskan egiten duzu lan. Eta zuk Bartra Elorrioko Txintxirri ikastolan. Urte osoan lanean aritu eta gero, orain erabaki duzue Herri Urrats eta Ibilaldia bertan behera uztea.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Oihana Bartra, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Ekintzailea naizenez
irakaslearen senez
herrigintzari tiraka gabiltz
urtero kemenez
aurten bertan behera berez
beste mila gauzen legez
aurten urratsa geratu zaigu
baina bidea ez. (bis)

O. Bartra
Gure eta zure plazan
diruz hori ezin jasan
ta ezin gendun beraz segitu
nahi genuen martxan
geratzea beharrizan
jendarte denaren gisan
pentsatu nahi dut egindakoa
ez da alperrik izan. (bis)

O. Iguaran
Nola hori aurrez dakigun
bada nahiko etorkizun
ze iaz ere egun berean
euria egin zigun
aurten kezka bat da ilun
krisia bada edonun
etxeko diru ekarpenik’e
iritsiko zaigun. (bis)

O. Bartra
Jendea gure botere
eta etekina xede
baina ezin gara tamalez egon
nahi bezain alegre
krisian hainbeste jende
behar gorriaren mende
eta sobera eukiko al du
guretzako ere? (bis)

O. Iguaran
Estu dabil hainbat lagun
luzatzean hainbat egun
diru eskasia aurretik ere
zaigunez ezagun
hobe da lanean jardun
zabaltzen dela demagun
egoskorkeri ta egin nahia
kutsatu ditzagun. (bis)

O. Bartra
Irten izan gara sarri
nahiz ta egoera larri
ta ilusioa ere suertatu
al da kutsagarri?
Nahiz jendea ez etorri
esperantza bat igorri
gure leloak dioen gisan
Gogotsu hel horri (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra