Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-05-13 Online Berezia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Iztueta, Josu
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Esaten dugunak adina garrantzi badu esaten ez dugunak. Hiru egoera emango dizkizut. Egoera horietan, despedida bat, agurtze bat, dago. Zu izango zara norbait agurtzen duen emakumea. Eta, zutik kantatuko duzu emakume horrek esaten duena egoera horretan, gero eseri eta esango lukeena baina ausartu ez dena kantatu beharko duzu.

1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.

2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.

3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.

Deskribapena

Doinua
Herri txikien negu gordina
Loreak udan ihintza bezela I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Loreak udan ihintza bezala I

U. Alberdi (zutik)
Adio Fermin jada ezingo
diat ba deitu Fermintxo
morral horretan daukak ogia
eta beste bi kapritxo.
Zaindu ezak ondo gure ohitura
gure balore ta mintzo
egin zak beti lana gogotik
eta ibil hadi zintzo.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Herri txikien negu gordina

U. Alberdi (eserita)
Muxu batekin, malko batekin
itxi dut haren morrala
jada hazi da ta iruditzen zait
ia atzo jaio zala.
Badakit joan in behar dula
mundua dela zabala
eta halere iruditzen zait
betirako joan dala. (bis)

2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Loreak udan ihintza bezala

U. Alberdi (zutik)
Atari aurrean azken agurrak
jarri gaitu parez pare
Maria, Antton, aitari muxu
emaiozue xuabe.
Malko txiki bat masail batean
aurpegia dohakabe
benetan faltan botako zaitut
zer egingo dut zu gabe?

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Herri txikien negu gordina

U. Alberdi (eserita)
Muxu eman diot ezpainetan ta
gero agurtu emeki
nere barruan burbuila batzuk
dauzkadala bazeneki!
Buelta eman dut ta irrifarre bat
disimulatu ederki
hemen ate bat zarta itxi da
eta leiho bat ireki. (bis)

3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Loreak udan ihintza bezala

U. Alberdi (zutik)
Aitatxo zenbat egun dauzkazu
hemendik hango tokira?
Zatozenean zer ikusten da
berriz portura begira?
Nirekin asko oroitze’al zara
ba al duzu nire desira?
Hiru galdera egin dizkiot
baina jadanik joan dira.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Herri txikien negu gordina

U. Alberdi (eserita)
Ateko bandan itsasontzi bat
Ternuarantza hartuta
eta portuan alabatxo bat
itaun denak trabatuta
beti alperrik galdetzen diot
ta saiatzen naiz muxuka
gure etxean erantzun denak
amak ematen ditu ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra