Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gipuzkoako final bat
elkarrizketa ta omen
bertsolarientzat hori
momentu gorena omen
baina barruko eduki
edota kanpoko formen
artean zenbat gatazka
zalantza eta eromen! (bis)
Kalean jendeak sarri
edozer gauza zioen
ta halako euforia bat
sentitzen nuen ondoren
ustez halaxe nenbilen
ni sekulako ondoen
baina ez nintzen ohartzen
zeinen bakarrik nengoen. (bis)
Ez garelako bakarrik
gure izen ta abizen
gure titular ponpoxo
gure curriculum gizen
nahiz ta pentsatu barruan
ere ez gerala kabitzen
goazen lekuan beti
ondo gerala aritzen (bis)
inguratzen ninduena
ere ez nuen sentitzen
emozioak nituen
hodeietan esekitzen
hizketan eta kantuan
antsiaz nuen segitzen
barruan isiltasuna
baino ez zitzaidan gelditzen. (bis)
Mundua izan daiteke
arrotza bezain zabala
begiratu diezaguten
zenbat txiste, zenbat bala
ohartzen nintzen argia
joaten ari zitzaidala
ez nintzela hain bikaina
hain ona, hain originala. (bis)
Pasatu zen txapelketa
ta pasatu zen finala
koronabirusa heldu zen
denbora tarte makala
eta konturatu nintzen
ni ateak itxi ahala
barrutik norbait leihoak
zabaltzen ari zaidala. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra