Bertsos - View details   To know more about this section

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Performance
2020-05-13 Online Berezia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Iztueta, Josu
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bakardadea batzuetan norberak aukeratzen du baina besteetan ez. Batzuetan jendez inguratuta egonda ere bakarrik sentitzen da bat. Besteetan bakarrik egon arren, babestuak sentitzen gara.
Gaiari oharrak
(Artzain figuraz hitz egiten du Josu Iztuetak. Batez ere kanpora artzain joandako jendeaz)

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gipuzkoako final bat
elkarrizketa ta omen
bertsolarientzat hori
momentu gorena omen
baina barruko eduki
edota kanpoko formen
artean zenbat gatazka
zalantza eta eromen! (bis)
Kalean jendeak sarri
edozer gauza zioen
ta halako euforia bat
sentitzen nuen ondoren
ustez halaxe nenbilen
ni sekulako ondoen
baina ez nintzen ohartzen
zeinen bakarrik nengoen. (bis)

Ez garelako bakarrik
gure izen ta abizen
gure titular ponpoxo
gure curriculum gizen
nahiz ta pentsatu barruan
ere ez gerala kabitzen
goazen lekuan beti
ondo gerala aritzen (bis)
inguratzen ninduena
ere ez nuen sentitzen
emozioak nituen
hodeietan esekitzen
hizketan eta kantuan
antsiaz nuen segitzen
barruan isiltasuna
baino ez zitzaidan gelditzen. (bis)

Mundua izan daiteke
arrotza bezain zabala
begiratu diezaguten
zenbat txiste, zenbat bala
ohartzen nintzen argia
joaten ari zitzaidala
ez nintzela hain bikaina
hain ona, hain originala. (bis)
Pasatu zen txapelketa
ta pasatu zen finala
koronabirusa heldu zen
denbora tarte makala
eta konturatu nintzen
ni ateak itxi ahala
barrutik norbait leihoak
zabaltzen ari zaidala. (bis)