Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-05-13 Online Berezia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Iztueta, Josu
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori?

Deskribapena

Doinua
Iragan egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Beti presaka gabiltz
jakin zeren bila
eskuetan txanponak
patrikan kartila
aldatu beharko da
geure iskanbila
esaldia ez dadin
gerta biribila
hemen datza mundu bat
bere haurrek hila.

B. Gaztelumendi
Inguruan duguna
zail da ikustea
kanpokoari hartu
ohi zaio lustrea
komeni da juzkuak
aurrez biluztea
baldintza da nahi bada
mundua puztea
ondokoentzat arnas
pixka bat uztea.

U. Alberdi
Mugimenduak beti
hainbeste zorion!
Baina globo urdinari
ke beltza zerion
denok dakigu horrek
ze kalte egin dion
ta proba dezakegu
egingo dio on?
Ez da hain zaila pixkat
geldirikan egon.

B. Gaztelumendi
Gelditzeak sortzen du
nunbait nahiko neke
gu gure oporraldi
eta gure epe
hotel haunditan hartu
nahi degu aterpe
ez dago zertan mapa
bat txintxetaz bete
elkarrengana ere
bidaia daiteke.

Liluragarri zaigu
zer den ezezagun
joan nahi izaten dugu
garesti ta urrun
lagunei kontatu
mila foto txukun
baina hemen badaude
zenbati txoko kuttun
inguruko bideak
ibili ditzagun.

B. Gaztelumendi
Baina urrun joateko
nolako antsia
zorionak beti du
pisu erantsia
zorion bat kontsumoz
ta erritmoz jantzia
besteei erakusteak
dauka garrantzia
norberak neur dezala
bere distantzia.

U. Alberdi
Ba bai zure ideia
egiten dut nire
sarri aipatzen dira
hainbat eskubide
baina eskuinak nahi du
jardun adiskide
eta gabiltzan kontuz
hemen bidez bide
pertsonak lotuta ta
merkantziak libre.

B. Gaztelumendi
Ta gu ere batzutan
merkantzia gara
baina bidaiatzeko
mila modu bada
batzuk Nairorbitarran
Josuren gisara
bestek beren iraultza
eta asanblada
guk eskuak patrikan
plazatik plazara.

U. Alberdi
Konfiguratu gaitu
hainbat etxe zatik
ez genuen usteko
hainbeste gizakik
kalera atera gaitu
gaur zuen aitzakik
ta gaur zeinen pozik
ta ez dakit zergatik.
Mila esker leihoak
zabaltzeagatik.

B. Gaztelumendi
Dena ez da merkatua
dena ez da azoka
dena ez da lepoan
lotutako soka
hala segiko degu
bertsoka bertsoka
ahal degun bezela
pausoka pausoka
mundua eraikitzen
auzoka auzoka.

U. Alberdi
Beraz beste aldean
egon bazerate
ta hartu baduzue
bidai hontan parte
adiskide artean
kantu ta txolarte
bi metro dira baina
ez gaude aparte
eskerrik asko berriz
besarkatu arte.

B. Gaztelumendi
Birtuala izan arren
gure besarkada
nere eskerrak ere
guztiontzat hara!
Bi ordu ingurura
iritsita jada
guk nahi degun lekura
iritsiko gara
ta pixkat urrunago
lagunekin bada.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra