Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-06-13 Senpere Jaialdia
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aste honetan 40 urte bete dira Naparra (euskal errefuxiatua) desagertu zela.

Deskribapena

Doinua
Gizakiak harri bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure egonezinak noiz
hartzen du bakantza?
Lasa eta Zabala
nolako arantza!
Beste galdera ere
izan zen Jon Antza
Naparra desagertu
ta zenbat zalantza
gaur egun desagertu
zaigu esperantza. (bis)

Izan tortura, zauri
edo hilobia
gure historiak du
liburu lodia
orain alferrik dira
mila teoria
gure morala dago
ia eroria
galdera ikur bat baita
gure historia. (bis)

Demokrazia aipatzen
dute nola hala
ia errealitate
balitza bezala
guk ordea badugu
iragan zabala
hezurrak, haragia
mamia, azala.
Ordaindu behar duenak
ordaindu dezala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra