Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-07-15 Aduna Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Sagardoak Elkartzen Gaitu (1. 2020)
Saioa
2020-07-15 Aduna Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Mendiluze, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Unai
Pagola, Eli
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sagardozale batzuentzat tolaretik ateratzen den lehen muztioa omen da onena. Ia berez etortzen dena. Beste batzuen ustez, azken zanpatukoa, ederki kostatako muztiotik ateratzen dena omen da sagardorik onena. Eta bertsotan? Erraz datorrena edo kostata datorrena, zein da hobea?

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-07-15 Aduna Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Sagardua ta bertso kontua
konpara liteke errez
batzutan gozo ateratzen da
ta bestetan berriz trakets
batzu-batzutan nahigabe ere
hortxe irteten da berez
bestetan berriz gogor zapaldu
eta tantorik ere ez. (bis)

E. Pagola
Batzutan doa nahigabe eta
gero ez da ateratzen
bestela ere sagar onik han
majo kostatzen da sartzen
metafora bat aurkitu nahian
zerbait zukutzera goazen!
Herdoildutako tolare baten
zail da ezer ateratzen. (bis)

U. Mendizabal
Herdoildutako tolare zaharra
baino berria nahiago
sagarrak bildu eta garbitu
egin behar da lehenago
gero tolare ondotik dator
muztio eta sagardo
bertsotan ere ezer ez dago
atzen lanik ez badago. (bis)

E. Pagola
Etxean rimak pixka bat landu
ta esaldiak ikutu
lanik ein ez dun bertsolaririk
inoiz ez da ezagutu
tolareakin hortxe gabiltza
estutu eta estutu
baina gutxitan ateratzen da
nahi genukeen aina zuku. (bis)

U. Mendizabal
Zuku hortatik egin liteke
gozotik hamaika trago
baina guk aldiz kupel barruan
egondakoa nahiago
bertsotan berriz ezberdintasun
txiki bat bada harago:
bertso kontuan egin berria
baino hoberik ez dago. (bis)

E. Pagola
Bertsotan behintzat hala gabiltza
hiru eskas, hamaika on
regulartasun pixka batekin
kosta azaltzea inon
azaltzen degu tolareotan
atzetikan ze lan dagon
dastatzailean lana izaten da
ze txapel ipintzen zaion. (bis)

U. Mendizabal
Kalitatea izenda leike
puntan ipintzen dan prendan
gu aurreko lan danak eginda
etorri gera zerrendan
Aitor’e lanen aritu zaigu
nola hoi hala izaten dan
beraz Aitorrek estutu zala
ta ia zer irteten dan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra