Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-11-07 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranzabal, Unai
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beñat eta Aitor gazte-gaztetako lagun minak zarete eta mugimendu askotan elkarrekin militante ibiliak. AHTren aurka, gaztetxeko lanetan, errauskailuaren aurka... Duela urte batzuk banandu zineten eta ez duzue elkarren berririk izan. Beñat banatzailea da, Amazonekoa. Gaur joan zara zerbait eramatera bata besteari atxikitako etxe horietako handi eta eder batera. Tinbrea jo eta Aitor atera da.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Txalet bateraino det
banaketan segi
arbusto pixka bat da
sarreran ageri
Securitas Direct-en
hiruzpalau begi
lau dalmata korrika
ta Audi bat geldi
barkatu zu al zera
Aitor Sarriegi? (bis)

A. Sarriegi
Hala naiz ta hala nintzen
lagun ginenean
ze-nolako sorpresa
heldu zeranean!
Bizitzak bide asko
dauzka aidanean
baina biok gabiltza
antzeko planean
multinazional baten
ni ere lanean. (bis)

B. Gaztelumendi
Dilema beti baita
izan edo ez izan
iraultzaileak ginen
gu lehengo bizitzan
zu orain multinazional
on baten gerizan
ta ni berriz hementxe
banatzaile gisan
ez dizut galdetuko
zer moduz zabiltzan. (bis)

A. Sarriegi
Pozik, ondo mantentzen
det neure taldea
eta zoriontsua
da gure aldea
zu ere hara ta hona
zapalduz kalea
zure ametsa bete
dezun seinalea
zu beti izan zera
bidaia zalea. (bis)

B. Gaztelumendi
Bidaia zale gisa
ohi nintzen agertu
baina azkenean nintzen
horretan aspertu
aurrekontua azkar
baitzitzaidan lehertu
orain bidaiatzen det
gertu, oso gertu
baina zure bidaia hau
ezin det ulertu. (bis)

A. Sarriegi
Hogei urtekin noski
guk ez genuen nahi
mundua aldatzeko
ekin eta jarrai
baina gero aurrean
jartzen denean zai
badakizu zuk gauzak
nola ohi diren ai!
Pertsona aldatzen da
ametsak ere bai. (bis)

B. Gaztelumendi
Eta beraz amesten
zenuna hauxe da
ba ni pozik nago zu
horrela bazera
lanetik irtetean
gero gaztetxera
asanbladara noa
zortziak aldera
nahi badezu etorri
trago bat hartzera.

A. Sarriegi
Okupatuta nago
denboran salduta
nere negozioak
ezin mantenduta
asko pozten naiz Beñat
nahiz ta hemen buka
a! Irteterakoan
barandari helduta
kontuz txakurrarekin
kozka egiten du ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra