Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-11-07 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranzabal, Unai
Gai-emailea
Gaztelumendi, Beñat
Sarriegi, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Uria Albizuri, Jone
Lana
Hirunaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Elkarri puntuak emanda

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Bertsuak jarri dizkat
Haizeak bidali du
Hona bildots eztia
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: Hona bildots eztia

A. Sarriegi
Errez egingo dezu
lehendabizikoa
J. Uria
honek beregan ez du
sobran meritoa.

Doinua: Bertsuak jarri dizkat

B. Gaztelumendi
Eta azkenaldian
zer moduz bizitza?
J. Uria
Azken boladan denok
antzera gabiltza
dena aspergarria
eta dena grisa.

Doinua: Haizeak bidali du

A. Sarriegi
Matematikak dena
azal ahal lezake?
J. Uria
Azaldu ahalko balu
guretzako kalte
ulertzeko nahiz izan
nahiko borondate
guztia ulertzeko
bada mila kate.

Doinua: Mundu hau uzten bazun

B. Gaztelumendi
Zenbakien artetik
hitzaren mundura.
J. Uria
Ni batetik bestera
hain nabil gustura
denak horren desberdin
izan behar al du ba?
Zerbait ulertu eta
deskubritu gura
berdin matematika
zein hitzen kultura.

Doinua: Aresoarren bandera

A. Sarriegi
Ta Berrian jo eta su
J. Uria
zuk ere irakurri nauzu
behintzat batzutan batzuek egin
badidate kasu
ez da izango enbarazu
hortxe nabil pausuz pausu
eta galdetu zerbait ulertzen
ez baldin baduzu.

Doinua: ETAren su-etenetik

B. Gaztelumendi
Eta zer ikusten dezu
Euskal Herrira begira?
J. Uria
Nora begiratu behar dut
ertzera edo erdira?
Guztia mugatua da
hori argi dago tira
baina garbi utzi digu
herri honen perspektiba
Iparraldean gauza bat
nafarrek bestera jira
eta guk Erkidegoan
horrenbeste tirabira...
Seinale ona neurri denak
denontzat berak balira.

Doinua: Baserrian jaio nintzan

A. Sarriegi
Munduak ere badauka
bere nagusi berria
J. Uria
Estatu Batuetan zer
gauza ikaragarria
berria diozu baina
ez al da harrigarria?
Ia laurogei bat urte
nola hartu horri neurria
behintzat Trump kanporatuta
gugan badugu irria
baina ezberdina al da
Joe Bidenen aldarria?
Ezberdina estiloa
antzerakoa gerria
ez dezagula ahaztu
berbera dela herria.

Doinua: Betroiarena A

B. Gaztelumendi
Munduko nagusi zu
izango bazina?
J. Uria
Mundua litzateke
hain ezberdina!
Baina horretarako
batek behar du grina
hutsala ez delako
horren ahalegina
ondokoen mina
nahi eta ezina
gauzei muzina
ta besteei ezina
hobe horretan inoiz
sartu ez bagina. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra