Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Uso zuri pollit bat A
S. Colina
Iaz dena zen festa
ta dena sorpresa
ta kolpetik etorri
zaigu ondoeza.
Ahaztu antsietatea
beldurra, estresa
beste izurrite bat da
umorerik eza.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I
A. Egaña
Lehenago taza zena
orain da kikara
lehenago zena poza
orain hotzikara
iazko mozorroaz
damutu naiz jada
gero gertatu denan
errudun geu gara.
S. Colina
Zertan zabiltz Andoni?
Atera kalera!
Hainbestekoa al da
umore galera?
Zuk ez duzu errurik
hau baita afera:
lehen mozorro ta aurten
zomorro bat zera.
A. Egaña
Baina ulertu zazu
nik dedan nagiya
suerte txarrak guregan
jarri zun begiya
“Damu dut jauna” ai naiz
hori da egiya
bularrean zulo bat
eiteraino iya!
S. Colina
Kalterik ez diozu
eragin inorri
beraz mezu horiek
arren ez igorri
ni gustura bizi naiz
joan ta etorri
zure semaforoa
beti dago gorri.
A. Egaña
Hauxe da zoritxarra
etxe ta etxe-ate
ezin ditut gainditu
neretzako kalte
ni ez naiz aterako
hau konpondu arte
irtetekotan kutxan
aterako naute.
S. Colina
Baina irtengo zara
paparra altua
mozorrotzea duzu
zuk zure patua
iaz Koronabirus
madarikatua
ta aurten Jesukristo
gurutziltzatua.
A. Egaña
Nik garunean daukat
kutxa edo kaxa
lehen mahats alea nintzen
ta orain mahats-paxa
adiorik ez Sustrai
ondo-ondo pasa
nik ez det ospatuko
farsa baten farsa.
S. Colina
Berriz egon nahi nuke
biak buruz buru
gin-tonic ta kubata
zigarro ta puru
baina ja ezerez bat
bihurtu zaitugu
ta kuadrillan Urkullu
deituko dizugu.
A. Egaña
Orain Urkullu deitzen
didate ta tira!
Urkullun animoa
Urkullun diztira
Urkulluren grazia
ez al det guztira?
Zer egingo diogu
gauzak hola dira!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra