Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aner "Euzkitze"
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik ere hori bakarren bati
behinola aditu nion
ta noski neuk’e ontzat jotzen det
psikologoak zer dion.
Eskaparate hori aurrean
ta almazena hor konpon
degun onena hautatu nahian
hor gabiltza sakon-sakon
ta sarri guri ez al zaigu ahanzten
almazenean zer dagon?
Nik ere ez dakit ba al dakidan
zer den ta nun daukatena
sarri horixe izaten baita
gizakiaren problema
ezkutatzeko ta gordetzeko
jasotzen degu ordena
ta gauza ez da aurreko hori
bilakatzea atzena
baizik jakiten nola atera
aurrerantza almazena.
Bat eta beste, beste eta bat
nabil olatuz olatu
guk ere geure akatsak hortxe
dauzkagula ezin ukatu
eta nahi bada dena atera
eta gutxi ezkutatu
noizbehinka igual beharko degu
soka pixka bat tentsatu
hankaluzen bat irteten bazait
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra