Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-03-27 Ataun Jaialdia
Gai-jartzailea
Barandiaran, Aitzol
Bertsolariak / Egileak
Tapia, Mikel
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Hara lehenbizikoa
aurpegiz aurpegi
honek’e esperientzi
ez dauka gehiegi
txotxakin saiatu naiz
handi ta hemendi…
ezin diat apuntau
egon hadi geldi! (bis)

M. Tapia
Proba hau ikusita
neukan telebistan
ahoan makila sartu
dit lehenengo pistan
gero sudur-zulotan
ziztan eta ziztan...
Eskerrak zulo danak
ez daudela bistan! (bis)

I. Zubeldia
Honek dun nerbioa
al da aitzakie?
Orain sudur, belarri
gero bekokie…
Egon hai geldi motel
hartu zak tokie
ez diat eingo eta
kolonoskopie! (bis)

M. Tapia
Makila sudurretik
goraino ioa
lehorra zegok eta
eman olioa!
Zulo bat ta bestea
nolako lioa!
Nun geratu da proba
honen balioa? (bis)

I. Zubeldia
Saltoka hor hasi da
lehenbiziko txistan
palilloa sudurren
hor zijon irristan.
Nahiz ta saiatu naizen
hain modu artistan
ataundarrak falloak
beti dauzka bistan. (bis).

M. Tapia
Ta neri tokau behar
zegamar planoa
zulauta utzi dizkit
sudur ta ahoa.
Ein didazun proba hau
ez degu sanoa
sano netorren baino
kutxatuta noa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra