Bertsos - View details To know more about this section
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia
Hara lehenbizikoa
aurpegiz aurpegi
honek’e esperientzi
ez dauka gehiegi
txotxakin saiatu naiz
handi ta hemendi…
ezin diat apuntau
egon hadi geldi! (bis)
M. Tapia
Proba hau ikusita
neukan telebistan
ahoan makila sartu
dit lehenengo pistan
gero sudur-zulotan
ziztan eta ziztan...
Eskerrak zulo danak
ez daudela bistan! (bis)
I. Zubeldia
Honek dun nerbioa
al da aitzakie?
Orain sudur, belarri
gero bekokie…
Egon hai geldi motel
hartu zak tokie
ez diat eingo eta
kolonoskopie! (bis)
M. Tapia
Makila sudurretik
goraino ioa
lehorra zegok eta
eman olioa!
Zulo bat ta bestea
nolako lioa!
Nun geratu da proba
honen balioa? (bis)
I. Zubeldia
Saltoka hor hasi da
lehenbiziko txistan
palilloa sudurren
hor zijon irristan.
Nahiz ta saiatu naizen
hain modu artistan
ataundarrak falloak
beti dauzka bistan. (bis).
M. Tapia
Ta neri tokau behar
zegamar planoa
zulauta utzi dizkit
sudur ta ahoa.
Ein didazun proba hau
ez degu sanoa
sano netorren baino
kutxatuta noa. (bis)