Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-04-23 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Beloki, Ane
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian.

Deskribapena

Doinua
Azienda bat dago
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Beloki
Aizu ze kontagio
eta ze puñeta!
Hementxe nago orain
nerbioz beteta
hiru egun daramatzat
ja nahiko erreta
ikusi beharra daukat
nere Julieta!

O. Iguaran
Bueno Romeo jeitsi
egizu mesede
romantizismo hori
zuek ze xelebre!
Beti aritzen zerate
whatsappetik trebe
elkarren aurrez aurre
bazaudete ere!

A. Beloki
Baina arazotxo bat
dugu konpontzeke
eta nere barruan
nahiko nuke bete
izarari tiraka
joe zenbat neke!
Hemen zaude ta atetik
sartu al naiteke?

O. Iguaran
Ba hola egoteko
sar zaite barrena
total egin det maisu
ta erizainarena
egin det lehendakari
ez den beste dena
baina ez det egingo
poliziarena!

A. Beloki
Polizia bastante
daude eta keba!
Ez nun planean sartzen
holako aukera
joe hementxe zaude!
Ez nun uste zera
hain jatorra zenikan
amaginarreba!

O. Iguaran
Mutil edukatua
sano bastantea
ez nuen eskatuko
gutxigo izatea
baina gaur bigarrena
zera zu maitea
amaginarreba da
gehitxo esatea!

A. Beloki
Amaginarrebanak
nolako kaltea
esan behar nun Oihanan
amatxo maitea
oin hitz eitera noa
baretu aldartea
bukautakon mesedez
ireki atea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra