Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia
Gai-jartzailea
Galarza, Igor
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Aupa! Hau da balkoien
hau panoramie!
Ekarri dot etxera
ospie, famie
markako parie naz
narru ta gomie
zu zer zara zikine
edo morenie? (bis)

M. Lujanbio
Ez daukat zuk daukazun
horrenbeste lustre
zu brillo gehigarriek
hornitu zaituzte
baina ni orain modan
nago ta ez uste
berriak ni bezela
zikintzen dituzte. (bis)

U. Iturriaga
Ni bestelakue naz
barrije parie
zure inbidi bako
argijen jabie
baina hau da hau hatza
ai gure madrie!
Hau da hainbeste aipatzen
dan papelerie? (bis)

M. Lujanbio
Zure kautxo usaia
daukat nik okertzat
ni beltza izana naiz
zu kolore beltzak
ondo-ondo josiak
larruzkoak ertzak
estensioa falta
juanetearentzat. (bis)

U. Iturriaga
Zurie da juanete
nirie Juanito
daroazuz aldien
ehun urte ta piko
ze kalimotxo litro
ez dozun eukiko!
Buruz behera jarritte
be ez zan jausiko. (bis)

M. Lujanbio
Lurrari eusten nion
balantza zan kasun
horregatik dit neri
hainbeste maitasun
ta zuk ze berri usai
ze brillo daukazun!
Ta zenbat baba egin
behar dizkiozun! (bis)

U. Iturriaga
Ez deutzo ardure baina
baba bat, baba bi
ni oinetan ipini
ta pozik ageri
bultzadatxo bat egin
deutzot ondokoari
balkoitik behera joan da
“Sayonara baby!”* (bis)

M. Lujanbio
Suizidatu egin naiz
eta ez erori
pertsonen oinak badu
hamaika teori
txoznan ta baratzean
buelta bat edo bi…
Laister pasako zaizu
harrokeri hori. (bis)

*Ikus arte, maitea! “Saionara beibi” ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra