Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Zapla! Egitasmoa (2021)
Saioa
2021-04-30 Irurtzun Berezia
Gai-jartzailea
Belarra, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Majuelo, Irati
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Orain artean zein goxo geunden
gure poltsan mela-mela
plazentetatik trago eginez
txorrotatikan bezela
ikutu dizut oin puntta eta
ikutu dizut sabela
baina zergatik iruditzen zait
nire iguala zarela?

I. Majuelo
Behatz puntatik garuneraino
ze dardar eta ze mezu
beste norbait da nire ondoan
eta ezin naiz izan kexu
nahiz ta hurbildu zaren goxoki
niregana hain baretsu
jada ez dakit zer ote naizen
eta zer ote zaren zu.

S. Colina
Haragi baten bi puska gara
elkarrentzako fidakaitz
baina aurrera egingo dugu
ta hala sinesten dut maiz
munduratzeko ordua ere
helduko zaigunez garaiz
ireki zazu bidea eta
ni atzetik joango naiz.

I. Majuelo
Baina oraindik ez da garaia
irekitzeko guk gela
nahiz eta txiki geratu zaigun
horren bigun zen sabela
nire eskua zure eskuan
jarriz sentitu dut bela
bizi osoan iraungo duen
lotura bat sortu dela.

S. Colina
Ta blaitu gara biak likido
amniotiko erauntsian
ezin baitugu soilik bat egin
gu bion poltsa hautsian
garapen asko izango dugu
oso espazio gutxian
ta uste dut hala izango dela
gure bizitza guzian.

I. Majuelo
Ohe banatan jarri gaituzte
baina hauxe da zirrara!
Lotura hori sentitzen baitut
pisutsu eta dardara
hara ahots bat entzun dut orain
amarena dugu hara
espazio gutxi izango dugu
orain gu hiru baikara.

S. Colina
Amaren tripan jarri gaituzte
ta hor goaz tirri-tarra
erditu osteko izerdiaren
mikatza eta lakarra
nahiz ta bizitzan izango dugun
dena banatu beharra
probes dezagun orain dugula
bakoitzak bere bularra.

I. Majuelo
Bizitza hontan izango dugu
min, harridura eta poz
baina oraingoz ama daukagu
bi bular biontzat bihotz
lokartuz noa nahiz hortarako
ez nengoen orain asmoz
esnatuko naiz berriro anai
zu ongi ezagutzeko gogoz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra