Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021)
Saioa
2021-05-06 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Arana, Haizea
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!”

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Bukatu da kurtsoa
goza zagun goza!
Ez joan horren bizkor
neskato airosa
nor-nork, nor-nori-nork da
kontu aproposa
nik zuri zerbeza bat
ta zuk niri poza. (bis)

H. Arana
Hitz arraroz betetak*
daukazu ahoa
andereñoa zugan
ez da arraroa
baina ez da zerbeza
da garagardoa
barkatu esatea
baina nik* banoa. (bis)

M. Lujanbio
Zikina dago gela
narratsa harlauza
hemengo lursagar ta
hemengo arraultza…
Nahiz txalo jo dizuten
egin gabe pausa
oker esan dituzu
neska zenbait gauza. (bis)

H. Arana
Erruak esaten zen
halaxe zen kulpak
baina horko oliba
ta tortilla puntak
beste garagardoa
eta gero frutak
badirudi gaudela
biok mozkortutak*. (bis)

M. Lujanbio
Mesedez k hoiekin
ez zazula segi
ze belarriko mina
ematen dit neri
aspertutak, sartutak*
galarazi bedi
gaurko gazteok dute
Tiktoka gehiegi! (bis)

H. Arana
Kaka! Gaizki esan dut
ongi esateko!
Biok bakarrik gaude
ta gaude konpleto
zerbeza emaidazu
pixka´t probatzeko
ni garagardorekin
agian hobeto. (bis)

M. Lujanbio
Egin ezazu trago
bai mozkortu arte
edatea ere bada
ikasketen parte.
Gainditu egingo duzu
B1a jo ta ke
gutxienez eskertu
zeniezadake. (bis)

H. Arana
Nire ikas prozesua
da pixka´t mantsoa
ta zuk ematen duzu
nire marrazoa
baina ez dut ulertu
esaldi osoa
ta uste dut euskera
ez da arasoa*. (bis)

* Espreski egin zituen euskarazko petoak, ikaslearen roletik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra