Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021)
Saioa
2021-05-06 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Txoperena, Maddi Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak].

Deskribapena

Doinua
Igaran egun batez
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.A. Txoperena
Hizketan hasi ginen
jada ez da txantxa
eta maitasun pixka´t
piztua da antza
zuri deitu edo ez
banuen zalantza
baina hartuko zenula
banun esperantza.

M. Lujanbio
Telefonoa hartzea
batzutan da bortxa
baina bai aditu dut
bere tinbre hotsa
hau biluztasun bat da
ematen dit lotsa
Arial ta Times New Roman
ez baita ahotsa.

M.A. Txoperena
Erantzun duzu eta
gero erran dut ai!
Telefono deiana
igual ez da hain guai
nik hitz egiten baitut
goxo eta lasai
baina ze ba ez zenun
bada hitz egin nahi?

M. Lujanbio
E-mailez* mezua
izaten da merke
poesia errezez
karakterez bete
baina ahotsa dago
magiaren menpe
ta desilusioa
gertatu liteke.

M.A. Txoperena
Egia da ahotsa
sarri da ezina
nahiz eta egiten dudan
orain ahalegina
ene ze tinbre altu
eta ai ze mina!
Sarrirekin gertatu
zitzaidan berdina.

M. Lujanbio
Ta Sarriren antzik ez
nere e-mailetan**
ahoskeran ere ez dut
nik fallorik bertan
baina ahotsean bai
ta hortxe errenkan
hau da lehen akatsa
nere akatsetan.

M.A. Txoperena
Bai daukazu ahotsa
pixka´t berezia
baina ez du horrek zertan
bihurtu hesia
bertze alde baduzu
ta abilezia
nik oso gustuko dut
zure poesia.

M. Lujanbio
Ni hemen dena nabil
banu ta baneza
ta zuk ahotsa sendo
ta kopeta beltza
ai segurtasun horrek
eman dit pereza
sugerentegoa zen
segurtasun eza.

* Imeilez ahoskatu zuen.
** Imeiletan ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra