Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021)
Saioa
2021-06-19 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Aranburu, Ainhoa
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.

Deskribapena

Doinua
Ikusi nuanean I
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Heriotzak ez zaitu
beldurtzen orduan?
A. Egaña
Ni zintzo joango naiz
behar den orduan.

M. Lujanbio
Nola iritsi zera
patxara hortara?
A. Egaña
Ibili ta ibili
maisu egin gara.

M. Lujanbio
Joango ote zara
nahikoa bizita?
A. Egaña
Bestela ez nuke nahi
egin nahi bisita.

M. Lujanbio
Zerbait izango dezu
zuk egin gabea?
A. Egaña
Beti izan naiz nere
buruan jabea.

M. Lujanbio
Bibidorea zinen
diote gaztetan.
A. Egaña
Diote-k sinonimo
ez al du “Ustetan”?

M. Lujanbio
Zer nola izaten zan
orduko bizitza?
A. Egaña
Ai gustora nengoke
akordau banintza.

M. Lujanbio
Ez zenitun idatzi
egia guztiak.
A. Egaña
Baina erdi egiak
nizkion gutxiak.

M. Lujanbio
Mina derrigorra al da
poesiarako?
A. Egaña
Askok hala diote
ta onartu beharko.

M. Lujanbio
Nundik sortu dituzu
zuk pieza onenak?
A. Egaña
Min ta atseginetik
sortu nitun denak.

M. Lujanbio
Zu beti izan zera
jende artekoa.
A. Egaña
Baina adinarekin
egin dut nahikoa.

M. Lujanbio
Oroituko zaitugu
joaten zeranean.
A. Egaña
Beraz zertzelada bat
gorde hor barnean.

M. Lujanbio
Ze nahi dezu kuadro bat
edo estatua?
A. Egaña
Zure bertso bikain bat
ni ez naiz tontua.

M. Lujanbio
Bat preparatua det
zure eskelarako.
A. Egaña
Habanera behar du
beatzikoaz kanpo.

M. Lujanbio
Hori garestia da
Diario Vascoan.
A. Egaña
Bueno ordun esan “Agur
ta urte askoan”.

M. Lujanbio
Aterako ote zera
portada denetan?
A. Egaña
Hilda egongo naiz ta
ez dakit benetan.

M. Lujanbio
Zer nahi dezu jendeak
zutaz oroitzea?
A. Egaña
Gizarajo hori hil zen, zen
bezelakoxea.

M. Lujanbio
Onena azken hitzak
ipini ditzazun.
A. Egaña
Hilarrian jartzeko
zintzelen bat lagun.

M. Lujanbio
Gizon haundia izan zen
Andoni Egaña
A. Egaña
Hil itxura egin zun
bizik dago baina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra