Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia
Gai-jartzailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Ibarzabal, Nerea
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Nire ondoan bizi ezkero
hau ez da izango alperrik
ez da faltako plater gozorik
ezta amaren taperrik*
egiten dut ohea
txukuna dotorea
garbitzen ere ez dut txarrik
komuna ondo garbitzen dakit
ta ez urtean behin bakarrik. (bis)

M. Lujanbio
Kozinau ondo eta amaren
taperra ekarri bertara
gainera gero harrikoa egin
hori aitortu du jada
uzten dula komuna
aloe usaiduna
hau da fitxajea hara!
Kontratua oaintxe firmatu zazu
hori horrela baldin bada! (bis)

A. Mendiluze
Taper ta komun...Ui ze polita!
Gutxitxo fidatu zaitez.
Beste hau ere ezjakina da
nahiz hornitu borondatez
ta nik ez det garbitzen
ez naiz inoiz aritzen
sukaldean ere batez
ez naiz aukera on-ona baina
hartuko nauzu deskartez. (bis)

M. Lujanbio
Bere buruaz seguruegi
ez al da agertu tipoa?
Nere aitaren antzekoa da
honen estereotipoa
ta ez dula garbitzen
ez dela hortan aritzen
asteartean jaikoa.
Tipo hortakoa izatekotan
neroni banaiz nahikoa. (bis)

X. Galletebeitia
Apartamentu edo txaleta
edozer goza nezakeen
curriculuma ikusi beste
batzuk zer duten esaten
eskaintzen dut mimoa
molesti minimoa
katutxo bat dut ematen
garbi-garbia, ixil-ixila
ta ez dut apenas jaten. (bis)

M. Lujanbio
Hau ze ote da erdi abstemio
esoteriko edo apaiz?
Hain bateria gutxi gastatzen
dunik ez da izaten maiz.
Ba etorri dadila
diskretua mutila
honek ez dit egingo gaitz
eta trukean udan berera
Lekeitiora, joango naiz. (bis)

*Tuperrik

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra