Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia
Gai-jartzailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Herriz osatzen bada
mapa hau oparo
beste bat hautatzea
nuke nik nahiago
ze Aulestiren fama
zabaldua dago
lehen ez zeukan ona ta
orain gutxiago. (bis)

M. Lujanbio
Lehen fama eskasa
eta okerrago gero
positiboak dira
ez zazu espero
positibo mordoa
irten da astero
danak inmunizauta
daude honezkero. (bis)

A. Mendiluze
Baina zein bai ta zein ez
has zaitez galdezka
agian irtengo da
sorpresa erreska
inmunizau direla
ze polita ezta?
Beraiengatikan ez
nigatik det kezka. (bis)

M. Lujanbio
Denak jada paseak
dutela jakinez
han ibili gaitezke
modu atseginez
bidean larehun kurba
gogorra da zinez!
Joanez gero egon behar da
bi aste gutxinez. (bis)

A. Mendiluze
Proposamen raroa
egin didazu ño!
Lehen argi ez baneukan
orain dena laino
laurehun kurba daudela
hemendik haraino
heltzeko gehio behar da
ezagutzen baino. (bis)

M. Lujanbio
Bide luzea bada
du diferentzia
baina helduko gara
ez hartu etsia
eta globala dena
gaurko tendentzia
han topatuko dugu
euskal esentzia. (bis)

A. Mendiluze
Hori al da argudioa?
Faborez, faborez!
Kolpetik aldatu naiz
beltzera kolorez
euskal esentzi fina
Aulestin da gordez
ez dakidana da ona
ote den edo ez. (bis)

M. Lujanbio
Han denak elkarreri
kaixo eta adio
han dena mendi berde
eta goroldio
han denak euskal hiztun
elkarren sozio
sobrebaloratuta
dago Lekeitio. (bis)

A. Mendiluze
Baiezkoa ematen
dedala demagun
ta Aulesti egingo
degula ezagun
pista ederra eman
didazu zuk lagun
aspertzen naizenean
badakit nora jun. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra